2017(e)ko otsailaren 19(a), igandea

Lehman Brothers

Erortze hau 2002ko Ekainaren 18an hasi zen, izan ere urte hartako Estatu Batuetako Presidentea, George W. Bush, funtsezko eskubideei buruzko aipamen bat egin zuenean. Amerikar guztiek etxebizitza duin baterako eskubidea zutela aitortu zuenean. 

Aipamen horrek hainbat gora behera sortu zituen banku askoetan eredu bezala Lehman Brothers bankua hartuaz.
               
Lehman Brothers 1850ean sortu zen, Estatu Batuetako finantza-zerbitzuetako konpainia izan zen. Inbertsio-bankuan nabarmentzen zen, aktibo finantzarioetako, errenta finkoko inbertsioetako kudeaketan, banku komertzialean, inbertsio-kudeaketan eta banku-zerbitzuetan oro har. Hondamendiaren unean bankuak 25.000 enplegatu zituen mundu guztian zehar eta gutxienez 600.000 milioi dolar aktibo. Datu hauek Lehman Brothers-en garrantzia frogatzen du finantza merkatuan.


Eta zer gertatu zen Lehman Brothers-en porrota gertatzeko?
           
Estatu Batuetako Presidentearen adierazpenagatik amerikar asko bankura joaten hasi ziren etxebizitzako maileguak eskuratzeko. Beraz Bankuek ( Lehman Brothers ) maileguak ematen hasi ziren banku-segurtasuneko arau minimoak bete gabe. Hau da, enplegu gabeko edo enplegua finko ez zuten jendeari ematen hasi ziren, ondorioz ez zegoen itzultze segurtasunik.  Estatuko laguntzarekin interesek jaitsiera bat eduki zuten, %5etik %1era eta horretxegatik jende asko etxe bizitzen maileguak eskatzen hasi ziren.

Bat-batean mugimendu finantziero bat sortu zen, eta ondorioz interesak berrio ere igotzen hasi ziren. Pertsonek ez zuten ia dirurik zorrak ordaintzeko eta beraz beraien ordaindu gabeko propietateak bankuei itzultzen hasi ziren. Bankuek propietate asko edukitzen hasi ziren baina diru falta gehiegi beraz inbertitzaileek dirua ateratzen hasi ziren eta Lehman Brothersek ez zuen ia dirurik, gehienetan horrelako kasuetan erreserba jeneralak laguntzak egiten ditu baina kasu honetan ez zen horrela izan. Lehman Brothers porrotara joan egin zen.  Guzti honek krisiaren hasiera sorrarazi zuen 2008ko Irailaren 15ean Lehman Brothers Estatu Batuetako 4.banku ofiziala bankarrotan deklaratu zen. 158 urte ondoren burtsako %95eko balorea galdu egin zuen.
   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.