2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

Lan prekarietatea



LAN PREKARIETATEA


Gaur egun, lan prekarietateak edo prekarioak diren lanek hazkunde handia izaten ari dira geure gizartean. Enplegu hauek mundu osoko herrialdetan handitzeko tendentzia edukitzen ari dira, bereziki Espainia edo Grezia bezalako herrialdeetan. Krisian dauden herrialdeetan sortzen dira bereziki, izan ere, langabeziatik ateratzeko modu azkar bat da eta enpresa asko hasi dira hauek erabiltzen.

Alde batetik, lan prekarioak bereziki gaztei eta emakumezkoei eskaintzen zaizkie eta hiru esparrutan azaltzen da lan hauen prekarietatea: Soldata baxuko lanak izan ohi dira, epe motzeko lanak izan ohi dira eta langilearen osasuna arriskuan jarri dezakete. Beraz, ikus dezakegu enplegu hauek soilik langile horien enpresak dirudunagoak bihurtzen dituztela eta nahiz eta pertsona horiek lana duten arazo ekonomikoak izaten dituztela eta lana etengabe bilatzen egon behar direla.

Bestetik, lehen esan bezala lan hauek epe motzekoak dira eta epe hauek geroz eta motzagoa bihurtzen ari dira, adibidez, hemen Espainian 2015 urtetik aurrera lan prekarioen epea astebetera jaitsi zen eta dagoeneko aurten astebetera ez dira iristen. Gainera, langile hauetako oso gutxik lortzen dute lan indefinitu bat izatea, esaterako, aurreko urtean Espainian 10 langiletatik 1ek baino gutxiagok lortu zuen enplegu indefinitu bat, hau da, %9,8ak.

Gutxi balitz, badaude lan prekarioen barruan autonomo fiktizioak deitzen zaienak, hau da, teorikoki beren kontura lan egiten dute baina, enpresa askorekin lan egin ordez, soilik enpresa batentzako lan egiten dute eta modu honetan enpresak autonomoa izatearen kostua aurreztu egiten du. Hortaz langilea ez da errealitaean autonomoa eta  horren ondorioz, enpresak gutxiago ordaindu egiten dio.

Bukatzeko esan dezakegu, lan prekarioak edo lan prekarietateak langabeziarkin bukatu dezakela baina, lan hauek dituzten langileak ekonomikoki pobrezian egongo dira gehienetan eta soilik enpresei egiten die on eta ez guztiei.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.