2017(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

Kataluniako enpresak Madrilen

Katalunian egun hauetan dagoen egoerak enpresa askok bertatik alde egitea eragin du. Izan ere, beldur dira egoera politikoak haien etekinetan egin dezakeen eraginaz. Orainarte 2.000 enpresa joan dira Kataluniatik, enpresa horien %70ak Madrileko komunitate autonomoa aukeratu dute berrezartzeko leku bezala. Honek Madrileko ekonomia eragin du, baina nola?

Enpresa guzti horiek Espainiako BPG-aren %1a sortzen dute, eta Kataluniakoaren %5,4a. Kataluniako enpresa horiek Madrileko BPG-aren %1,8a dira orain. Nahiz eta enpresa asko mugitu izan, eragina ez da handia izango, oso txikia baizik, enpresak mugitzeak ez duelako eragiten haien produkzioan.

Kataluniak independentzia lortzearen kasuan, gehiago nabarituko lirateke enprersen mugimenduaren ondorioak. Baina ondorio hauek enpresen jarduerekiko proportzionalak izango lirateke.

Niri enpresek Katalunia uztea ez zait ondo iruditzen. Ulertzen dut zuzendari bezala zeure enpresa hobetzea eta diru gehiago irabaztea nahi duzula, eta horrelako egoera politiko batean zaudenean alde egitea onena dela uste duzula, baina alde egitean zeure herriari bizkarra ematen zaude, eta hori ez zait ondo iruditzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.