2018(e)ko irailaren 27(a), osteguna

TARTE SALARIALA

Tarte salariala gaur egun dagoen gai garrantzitsuenetakoa da ekonomian eta orokorrean gizartean. Kontzeptu honek dakarren arazoa honako hau da; emakumezkoei gizonezkoei baino diru gutxiago ordaintzen zaiela lanbide antzekoak izanda. Hori arrazoitzeko adibide batzuk azalduko ditut artikulu honetan. 

"Fedeak" 2014ean egindako ikerkuntza batek dio emakumezkoei %12,7 gutxiago ordaintzen zaiela orduko. Kopuru hau 2002tik jaisten aritu da, baina hala ere gai kezkagarria da. Tarte salariala ikusgarri dago soldatarekin zerikusia duen edozein esparrutan, adibidez; adina, hezkuntza, antzinatasuna, okupazioa, lan ordu eta kontratu mota, jarduera eta enpresaren tamaina.

Soldata inkesta europarrak egindako azken ikerkuntzak dioenez, emakume batek gizonezko batek baino %14,9 gutxiago irabazten du. Horren ondorioa da tarte salariala hor egotea.
Baina zeintzuk dira tarte salarialak ekonomian dakartzan ondorioak?
Hasteko, tarte salarialak herrialde bat ekonomikoki pobreagoa egiten du, eta tarte salariala murriztuko balitz, herrialde horren ekonomia hobetuko litzateke. Adibide bat jarrita, ikerkuntza batek adierazi zuen bezala, tarte salarialaren desberdintasuna %17tik %16ra murriztuko balitz, per capita BPG $260ra handituko litzateke. Ondorioz, tarte salariala kentzeak Estatu Batuak bezalako herrialde bateko ekonomiak hazkunde bat edukiko luke gutxienez %3tik %4ra.

Bestalde, tarte salarialak emakumezkoen pentsioetan egoera larriak ekarriko luke. Hau da, emakumezkoei gutxiago ordaintzean, beraien etorkizunean pentsioa kobratzerako garaian gutxiago kobratuko dute ere, beraz, emakumezkoek joera gehiago izango dute pobrezian erortzeko.


Bibliografia:
https://elpais.com/economia/2018/03/06/actualidad/1520362982_401961.html 
https://es.wikipedia.org/wiki/Diferencia_salarial_de_género

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.