2019(e)ko urtarrilaren 19(a), larunbata

APPEL MALDAN BEHERA



APPEL MALDAN BEHERA



2018ko azken hilabetean Appel teknologia enpresaren akzioak beherapen handia jasan dute. Hau  Tim Cookek, Appeleko buruzagiak,  enpresako akzionistei enpresaren akzioak espero zutena baina gehiago jeitsi zirelaren mezu bat bidali zielako gertatu da. Honek akzionistak beldurtzea eragin du,  hauek beraien akzioak balio dutena baino merkeago saldu dituzte, diru gehiegi ez galtzeko akzioak asko jeisten direnean. Honek eragin handia izan du Appeleko boltsako balioan, hau asko jaitsiaraziz eta ondorioz, Appelek munduko enpresen rankinean lehen postua galduz.

Arrazoi nagusienetako bat jaitsiera hau emateko, Appel, enpresa berritzaile bat izatetik, enpresa kontserbadore bat izatera pasa dela izan da. Hau erraz ikus daiteke beraien mugikorretan: 2007an lehenengo Iphona argitaratu zen, mugikor hau kriston berrikuntza bat suposatu zuen eta horregatik enpresak reputazio berritzaile bat lortu zuen. Baina azkeneko urteetan ez da ia inolako berrikuntzarik eman Iphone batetik bestera. Enpresak diru gehiago irabazten duelako urtero aldaketa txikiak eginez, urte batean kriston aldaketa egiten baino. Honek eragin du jende asko beste enpresa berrritzaileagoetara zuzentzera.

Jaitsiera emateko beste arrazoietako bat enpresaren prezioen filosofia izan da. Appelek salneurriak urtero urtero garestitu egiten ditu baina azken urtekoa ikarragarria izan da, mugikor batzuk 1000€ko salneurrira iritsiz. Hau dela eta, jende askok mugikorra erosteari ezetz esan du egoera ekonomiko kaxkarra dela medio. Hala ere, badago pertsona talde txiki bat oraindik zorretan gelditu daitekena Appeleko produktu bat erosteagatik.

Bukatzeko, Estatu Batuak Txinarekin duen gerra kometzialak eragin handia izan du. Txinako merkatuak Appel enpresaren %20ko irabaziak suposatzen ditu. Oso herrialde garrantzitsua da enpresa teknologikoarentzat eta horregatik gerra honek ez dio inongo onurarik ekarri. Txinan sentimendu patriotiko bat sortu da eta, Estatu batuak produktu txinatarrei boikot antzeko bat egiten ari direnez, txinatarrak berdina egiten ari dira amerikar produktuak ez erosiz eta lekuko produktuak gogotsu kontsumituz. Hau ere jaitsiera emateko arrazoi oso inportante bat izan da.

Arrazoi guzti hauengatik, Appelek kriston arazoak ditu eta zihur hauek konpontzeko lanean arituko dira beste produktu berritzaile bat argitaratu nahian. Baina hau azkar egin beharko dute bestela enpresak porrot egin lezake, jende askori diru mordoa galduaraziz.



BIBLIOGRAFIA:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.