2019(e)ko maiatzaren 3(a), ostirala

Suhiltzaile gehiagoren falta

Gipuzkoako suhiltzaileek denbora asko daramate langile gutxiegi direla esaten, eta azken hilabeteetan egoera hori okertu egin da.
2017ko lan eskaintza publikoaren ondoren suhiltzaile falta larriagotzen hasi zen. Eskainitako 25 postuak bete ondoren, pertsona bakarra gelditu zen ordezkatzeko, eta ordezkoen baldintzak hain kaskarrak zirenez, suhiltzaile bakar hori, Donostiako Udaleko suhiltzaileetara joan zen.
Izan ere, guardiak lau suhiltzaileen artean betetzen dituzte: 3 suhiltzaile eta kabo bat.
Sute baten kasuan, kaboak koordinazio lanak egiten ditu, 2 suhiltzaile sartzen dira sua itzaltzera eta jendea erreskatatzera, eta beste suhiltzailea kamioien ardura hartzen du, ura itxi eta ireki, mahukak kontrolatu etab.
LABeko ordezkariaren iritziz lau suhiltzaile ez dira aski, gutxiengo taldea seikoa izan behar du.

2018ko abenduaren hasieran, Legazpiko suhiltzaile parkea itxi behar izan zuten, ez zegoelako lau langileko guardia osatzerik.


2019ko otsailean bilera bat izan zuten suhiltzaileen ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek, eskaera guntxiengoei erantzuten zieten proposamen bat ipini zuten: 48 suhiltzaile berri jarriko zituztela.
Langile horien egonkortzeari buruz ere hitz egin zuten bilera horretan. Izan ere, lanpostu horiek plazarik gabekoak izango dira, LEP batean atera arte. 2020ean egingo da hurrengo LEPa, baina Foru Aldundikoek ez direla aterako 48 postuak esan dute, beraz, bost urtetan 48 plaza hoiek egonkortzeko eskatu diete. Ez diete ezezkorik ezta baiezkorik esan, baina plaza horiek betetzea beharrezkoa da pauso gehiago eman ahal izateko.

LABeko ordezkariak aipatu du suhiltzaileen behinekotasuna %30eko dela eta 2.000 ordu zor dizkietela egutegia gainditzeagatik. Haren hitzetan langile ordezkariak gustura gelditu ziren eskaintzarekin, baina argi utzi nahi du hau gutxienekoa zela eta oraindik gauza asko daudela lotzeko.

https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20190224/suhiltzaileak-zerbitzu-ona-emango-bada-langile-gehiago-behar
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/22/akordioa-beste-48-suhiltzaile/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.