2019(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

HERRIALDE TXIKIAK



Gaur egungo herrialdeak ezberdinak dira, batzuk ezkerreko gobernuak dituzte beste batzuk, berriz, eskuin aldekoak. Herrialde batzuk tamaina handiagoa dute eta beste batzuk txikiagoak dira. Badaude beste batzuk populazio handia dutena eta beste batzuk txikia dutena. 
Herrialde batek populazio txikia duela esaten da 10 milioi baino pertsona gutxiago bizi direnean, adibidez; Suitza, Zelanda berria, Norvegia, Hong Kong, Luxemburgo… 

Hauek populazio txikia  izateaz gain, orokorrean oso aberatsak izaten dira, izan ere munduko 10 herrialde aberatsenetatik (PIB per capita) 9 herrialde txikiak dira eta gainera erosteko gaitasuna neurtzen bada, munduko 14 herrialde aberats guztiak txikiak dira. Gainera esaten da herrialde hauek zerbitzu publikoak hezkuntza edo osasungintza oso onak izaten dituztela. Bestalde orokorrean herrialde hauek zorra, deficit, zerga gutxiago izaten dituzte eta aldi berean kontu ordenatu batzuk eta ondorio sozial hobeak. 

Baina zergatik ote da hori? Hauek garrantzi eta pisu internazional gutxiago izaten dute, azken finean herrialde hauek ez dituzte handiak bezain merkatu handia edo negozio aukera gehiago? Gainera herrialde hauek ekonomia internazionalaren menpe daude eta ezin du behar dituen produktu guztiak sortu. Orduan zergatik dira hain aberatsak herrialde hauek?
Herrialde hauek asko globalizatu dira ezin dutelako beraien ekonomia beste herrialdetan saldu eta komertzioan oinarritu dute, eta horrela beraien konpainiak oso konpetitiboak izaten dira eta Munduko Bankuak dioenez negozioak egiteko herrialde errazenak herrialde txikienak dira adibidez; Zelanda Berria, Singapur...Bestalde herrialde hauetan ez dago burokrazia asko eta horrela enpresak sortzea errazagoa da eta malguagoak izaten dira.

Nire ustez herrialde hauek hartu dituzten neurriak oso egokiak dira eta herrialde guztiak berdina egin beharko luketela uste dut, azken finean herrialde hauetako jendea hobeto bizi ohi da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.