2019(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

errekurako Nafarroako Gobernuak 219 postuko lan eskaintza onartu du osasun-langileentzat







Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran foru dekretu bidez onartu du osasun arloko langileentzako  enplegu publikoaren lan eskaintza partzial bat (2019. urteari dagokiona), guztira 219 lanposturekin. Era berean, beste 23 erreserba-txandarako bideratuko dira; horietatik 15 desgaitasuna duten pertsonentzat izango dira, eta gainerako 8ak, berriz, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.Dauden 219 plaza guztietatik 215 Osasunbidearentzat -Nafarroako Osasun Zerbitzua- dira eta beste 4 Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarentzat (2 Osasun Publikoaren ikuskatzaile —albaitaritza espezialitatea— eta beste 2 erizain).Bestalde, Osasunbideren 215 plazatatik 1 Zerbitzu Zentraletarako izango da, 70 Lehen Arretarako, 87 Nafarroako Ospitale Gunerako, 31 Tuterako Osasun Arlorako, 14 Lizarrako Osasun Arlorako eta 12 Osasun Mentalerako.Espezialitateei erreparatuta, Osasunbideren 215 plazak honela zehaztuko dira: Arloko/Ondoko 80 fakultatibo espezialista: Psikiatriako 7, Erradiodiagnostikoko 5, Barne Medikuntzako 5, Anestesia eta Erreanimazioko 4, Hematologia eta Hemoterapiako 4, Digestio Aparatuko 3, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologikoko 3, Mikrobiologia eta Parasitologiako 3 eta Onkologia Medikoko beste 3. Horiz gain, 2 plaza izango ditu ondorengo espezialitate bakoitzak: Analitika Klinikoa, Anatomia Patologikoa, Kardiologia, Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua, Kirurgia Plastikoa, Dermatologia Mediko-Kirurgikoa eta Beneorologia, Endokrinologia eta Nutrizioa, Ospitaleko Farmazia, Medikuntza Intentsiboa, Medikuntza Nuklearra, Nefrologia, Neurofisiologia Klinikoa, Oftalmologia, Otorrinolaringologia, Pediatria eta haren arlo espezifikoak, Ospitaleko Erradiofisika eta Erreumatologia.Halaber, plaza 1 izango dute espezialitate hauetako bakoitzak: Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Kirurgia Pediatrikoa, Bularraldeko Kirurgia, Genetika, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa, Neumologia, Neurokirurgia, Neurologia eta Urologia.



Lehen Arretako 26 Espezialista (LAE): Lehen Arretako 23 Mediku eta Lehen Arretako 3 Pediatra.Era berean, Larrialdietako medikuei (12) dagokienez, 10 plaza egongo dira Larrialdietako Zerbitzu Berezirako eta beste 2 Larrialdietako Ohiko Zerbitzurako.70 plaza Erizaintzarako (horietatik 5 espezialitate obstetriko-ginekologikorako -emagina-). 27 plaza bestelako osasun-espezialitateetarako: 7 plaza Erradiologiako Teknikari Espezialistarako, 6 plaza Psikologo Espezialista Klinikorako, 6 plaza Anatomia Patologikoko Teknikari Espezialistarako, 4 biologo klinikorako eta 4 Fisioterapeutarako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.