2020(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

LEGEAK ETA EKONOMIA

                                                       LEGEAK ETA EKONOMIA


Nik aztertzea erabaki dudana Legeek ekonomiaren gain duten eragina da. Hau aztertzeko testu batean legeei buruz adibide batzuk jarriko ditut: 

- Gaur egun dakigun bezala garrantzitsuenetariko gauza bat BEZ-a da. Erosten degun edozein produktu, janari, bidai, ... guzti hauek zerga hau jasaten dute, produktuaren garrantziaren mailaren arabera portzentaila ezberdina izango da, portzentail horiek gobernuak erabakitzen dituen legeen arabera ezartzen dira. Kasu askotan, zerga horrek influentzi handia eduki dezake produktu edota aktibitate horren gain. Adibidez protesta asko egon ziran kultura mailako ikuskizunetan zerga hau oso altua jarri zutelako, eta horrek sektore honen ekonomian galera asko sortu zituen. 

Beste adibide bat honako hau izango zen: 

- Etxebizitza bat erosi nahi denean, BEZ-az aparte gaur egun baita ere beste zerga bat ordaindu beharra dago. Zerga horren portzentaila autonomia guztietan ez da berdina, portzentail hori gobernu autonomiko bakoitzak ezartzen du lege baten bidez, beraz, esan genezake hiri batzuetan pisu bat erosterakoan ordaindu behar den zerga beste batzuetan baino txikiagoa edo handiagoa izan daitekela. Honen ondorioz, honek ekonomian duen eragina argi dago. 

Bi adibide hauetan ikusi dugun bezala, politikariek hartzen dituzten erabakiak, legeen bitartez, eragin zuzena dute gure ekonomiaren gain.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.