2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

Adam Smith eta "Esku Ikusezina"

Adam Smith eta "Esku Ikusezina"


adam smith bilaketarekin bat datozen irudiak
Adam Smith Kirckaldin jaio zen 1723ko ekainaren 6ean eta Edinburgon hil zen 1790eko irailaren 17an. Munduko ekonomista famatuenetako bat izan zen eta ekonomia modernoaren aitatzat hartzen da. Glasgowko unibertsitatean ikasi zuen eta bertan Francis Hutchesonengandik, filosofia moraleko irakaslearengandik filosofía eta ekonomiari buruzko influentzia jaso zuen. Ondoren, Oxforden ikasteko beka bat lortu zuen bere ikasketak amaitzeko. 


Obra famatuak:

- Sentimendu moralen teoria (1759): Puntu filosofiko batetik harutako liburua, bertan gizakiaren portaeraren printzipioei buruz hitz egiten du eta liburu honetan agertzen da lehen aldiz "esku ikusezinaren" terminoa. Honek esan nahi du konsziente izan gabe joera daukagula interes propioak gizartearen onurarako bideratzea.

- Nazioen aberastasuna (1776): Obra honek dioena da, pertsona bakoitzaren interes propioek eragingo zutela gizartearen ongizatea gobernuaren manipulaziorik gabe. Adam Smithentzat konpetentzia librea da ekonomiarako bide egokiena eta dio, sistemak ezarritako kontraesanak "esku ikusezinak" zuzenduko dituela magia bezalako bat izango balitz bezela. 


Esku ikusezina:

Teoria hau merkatuak orekatzeko duen joera esplikatzen duen metafora moduko bat da, lehen esan bezela, Adam Smithek bere obretan aurkeztu duena. Berak zioen, merkatua, ekonomiaren funtsezko osagaia dela eta estatuaren interbentzio gutxiagorekin honek lehenago aurkituko zuela bere ongizate maximoa. Bere ideiei dagokienez eskaintza eta eskaerak duen portaera nahikoa da ekonomia egonkortzeko eta prezio egokienak eskuratzeko. Horretarako, norbanakoa bere kabuz ibili behar da bere interes propioak asetzeko soluzioen bila eta gizakiok dugun enpatia etab.-engatik guztion onurararako erabakiak hartuko ditugu azkenean, adibidez, hasieran enpresa batek produktu baten prezioa oso altu jarri badu etekin gehiago izateko asmoz, baina erosle gutxi baditu arrazoi hori dela eta, etekin gehiago ateratzeko prezioak jaitsi egingo ditu erosle gehiago izateko eta erosleentzat hori onuragarria izango da.


Bibliografia:
https://es.wikipedia.org/wiki/Adam_Smith
http://economipedia.com/historia/biografia/adam-smith.html
http://economipedia.com/definiciones/la-mano-invisible.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.