Krisia pertsona, erakunde, gizarte eta normalean sistema batean funtzionamenduan ematen diren gorabeherak dira. Ekonomiaren arloan krisi bati erreferentzia egiten diogunean beherakada bati buruz ari gara eta hau ematen denean krisi ekonomikoa deitzen diogu.
Egoera okertze hau hainbat faktorek eragin dezakete: langabeziak, BPG-ak, errentak eta hainbat aldagai makroekonomikok. Egia esan, hauek guztiak batera doaz, beraz, baten egoera okertzen hasten bada besteetan eragina izango du.
Krisiak eragin negatiboak ditu. Hasieran, pobrezia eta egoera latzak pairatzen dira sozietatean, eta batzuetan egoera hain muturrekoa bilakatzen da, gerrak, hondamendiak eta finantza-sisteman desegokitasunak sortzera iritsi daitekela. Aldi berean eragin positiboak ere baditu. Egoera honi buelta emateko neurri ugari hartu behar dira eta honek agintean dagoen gobernuaren ikuspuntua aldatzea eta aurreragorako aldaketa hobeak ekarri ditzake.
Honen adibide argi bat izan daiteke Ameriketan 1920-1945 urteen artean eman zen krisia.
Ekonomia bere momentu honenetako batean zegoen, jendeak asko saldu eta erosten zuen. Burtsa lehenengo aldiz azaldu zenean hain eragin ona izan zuen jendea bertan dirua sartzen hasi , zela, izan ere oso diru iturri handia zen. Ordea, 1929ko urriaren 24an burtsak hondoa jo zuen. Jende askok zuen ia diru gehiena galdu zuen. Honen ondorioz, langabeziak eta miseriak gora egin zuten eta 13 milioi langabe egotera iritsi zen.
Pertsona gutxi batzuk ordea ez ziren burtsaren oso fido. Ez zuten ulertzen hain gauza on batek nola ezin zezaken zerbait txarra eduki. Hauek, ondo egin zuten dirua bertan ez sartzen, izan ere, ondoren dena galduko baitzuten. Bukaeran, gobernuak honi buelta ematea lortu zuen eta egoera ekonomikoa berdindu zen, noski aldaketa honek guztiak denbora asko hartu zuen.
Hau guztia esanda ondoriozta dezakegu beste edozer gauzak bezala krisiak bere alderdi onak eta txarrak dituela, eta inoiz ezin dugula jakin noiz joango den egoera okerrera. Beraz, kontu eduki behar dugu erabakiak hartzerakoan hauek ondorio oso latzak ekarri ditzaketelako.
Iturriak:
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiD5myXZQ3KEYNlFbS5jU0eTI35Z0u15-UVnYPQF5wuuCLOh8I-dieA26_bsOE8DR7IULktcBf92N82Kjr0jgvJUuc2cG9L_gqklU4J7lQxneUZ7PX4kno1UGMzu4SXAehfwXOPUVpIMdDV/s1600/bank0lending-depression-30s.jpg
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ameriketako_Estatu_Batuetako_historia_(1918-1945)
https://eu.wikipedia.org/wiki/Krisi_ekonomiko
https://eu.wikipedia.org/wiki/Krisi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.