Hegazkin hau, Bilbon dauden beste hiru hegazkinen berdina da. Konpainiak azpimarratu duenez, hegazkin honi esker, eserlekuen eskaintza handituko da, maiztasun eta ibilbideak moldatuko ditu, eta lehenengo eta azken horduetan, hegaldi gehiago eskainiko ditu.
Vuelingek 40 lanpostu berri sortuko ditu: 20 lanpostu zuzen (pilotua eta tripulazioa barne) eta 20 zeharkako lanpostu (handling, mantentze eta aireportuko beste sail batzuetan).
Konpainia honek, Loiuko aireportuaren merkatuaren %35 du eta 19 ibilbide eskaintzen ditu.
2018ko udari begira;
- Vuelingek bere ibilbide nagusiak indartuko ditu. Bartzelonako lotunean, egunean 8 hegaldi eskaintzen jarraituko du, baina %7 eserleku gehiagorekin.
- Kanariar Uharteetako eskaintzari dagokionez, Bilbo eta Tenerife iparraldea eta Bilbo eta Kanaria Handia, egunero %75 eta %34 gehiago lotuko ditu. Aldiz, Bilbo eta Lanzarote %35 geiago lotuko ditu, hau da, astean lautan.
- Baita ere, konpainia honek, Balear Uharteetako eskaintza gehiago handituko du. Bilbo-Mallorca eta Bilbo-Menorca ibilbideak egunean bi aldiz izango dira. Martxotik urrira, Ibizara joateko, %16 eserleku gehiago eta egunean bi egaldi eskiniko ditu.
- Azkenik, abenduaaren 1etik arrera, Granadara hegaldiak eskainiko ditu, astean hirutan. Andaluziako lotuneetan aldaketak egongo dira. Zortez, Bilbo eta Sevilla %61 gehiago, eta Bilbo eta Malaga %9 eserleku gehiagorekin, lotu egingo ditu egunean bitan.
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5198383/vueling-konpainiak-laugarren-hegazkin-izango-du-loiuko-aireportuan/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.