2017(e)ko azaroaren 1(a), asteazkena

Brexit

BREXIT

Duela 43 urte (1973an), Erresuma Batuan Brexit izeneko prozesu politiko bati hasiera eman zitzaion. Prozesu honek dioenez, Erresuma Batuak Europar Batasunari uko egin behar dio eta herrialdeak bere kontura funtzionatu. Hortaz, 1975ean, referendum bat egin zuten herritarrek erabaki zezaten Europar Batasunetik ea atera ala ez, baina bozka gehienek Brexitari aurka egin zioten. Hala ere, aurreko urtean beste referendum bat egin zuten eta oraingoan baiezkoa atera zen bozketan Brexitaren alde.

Nahiz eta baiezkoa atera, ekonomilari askok kritikatu dute erabaki hau, izan ere, esaten dutenez lanpostu asko galduko dira finantzian eta komertzioa zailduko litzateke hainbat alderditan. Adibidez, BBCk dioenez 75000 enplegu galduko lirateke finantzia sektorean Brexitaren ondorioz, izan ere, bankuek beste Europako herrialdeetan askatasun gutxiago edukiko lukete, hau da, zegak ordaindu beharko lituzkete salerosketak egiterako orduan.

Hala ere, kontuan hartu behar da Europako herrialde askok Erresuma Batuetan komertzioak sortu dituela eta hau Europar Batasunetik atera geroz, herrialde horiek zergak ordaindu beharko lituzkete, ondorioz, Erresuma Batuak etekin hasko atera. Gainera, Erresuma Batuak Europakoak ez diren herrialdeekin komertzioak ere sortu ditu, adibidez, Amerikako Estatu Batuetan.

Beraz, apostu on edo txar bat izan daiteke Brexitaren erabakia hartzea. Ikusiko dugu zer gertatzen den bukaeran.




BIBLIOGRAIA:http://www.elmundo.es/economia/2017/10/31/59f8b687468aeb5e7d8b4593.html  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.