TXINAKO BPG-A
Ekonomian oso ezaguna den kontzeptu bat Barne Produktu Gordina edo BPG da. Honek herrialde batean denbora tarte batean(normalenean urte batean) ekoiztu diren produktuen balioa erakusten du, eta euro edo dolar bezalako diru-unitateetan adierazten dira. Beraz herrialde batek geroz eta BPG handiagoa izan, herrialde horren ekonomia hobeagoa dela adierazten du, eta alderantziz
Munduan herrialde asko daude, eta hori dela eta herrialde guztiek ez dute BPG berdina. Baina azken urteetan munduko BPG handiena dutenen artean Txina sartu egin da. Baina Txinaren hazkunde ekonomikoa ikustea oso erraza da, zergatik orain dela urte batzuk (Espainian adibidez) ez zeuden ia Txinako produkturik, baina gaur egun produktu asko aurkitu daitezke Txinan produzitu direnak.
Grafikoan ikusten den bezala orain dela 17 urte Txinaren BPG-a ez zen ezta 2.000 milioi $-etara iristen, baina pixkanaka-pixkanaka bere BPG-a igotzen hasi zen, eta 2015 ean bere BPG-a ia 12.000 milioi $-etara iristen zen. Gainera grafiko honek ekonomikoki oso garatuak dauden beste bi herrialdeen datuak erakusten digu, Ameriketako Estatu Batuak, eta Japon, eta bertako datuen arabera ikusi daiteke, nahiz eta Txinak Japon gainditu bere BPG-aren arabera AEB-ak oraindik Txina baino BPG handiagoa dauka (18.000 milio $-eko BPG-a).
Nire ustez, Txinaren hazkunde ekonomikoa arrazoi batengatik da: Txinak geroz eta gehiago produzitzea erabaki zutela, eta produzitutako hori munduko herrialde guztietara esportatzearen ondorio bat da, hau da, Txinako hainbat lurralde industrializatu zituztela, eta produzitutakoa beste herrialdeei saltzea erabakitzeak eragin du bertako BPG-a igotzea, eta BPG-ak herrialde horren egoera ekonomikoa adierazten duenez, igoera horrekin batera Txinako ekonomia igo egin da.
BIBLIOGRAFIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.