TXOKOLATEA ETORKIZUNEKO URREA
Gaur egun denok kontsumitzen dugu txokolatea ia egunero, baina hainbat pertsonen iritziz egoera hau etorkizunean aldatu egingo da. Hau da, txokolatea luxuzko produktu batean bihurtzea iritsi daiteke.
Egoera hau munduko klima aldaketari dagokio, hobeto esateko, txokolatea egiteko kakaoa ematen duten landareek kakaoaren fruitua emateko baldintza oso zehatzak dituen lekuetan bakarrik hazi daiteke, esate baterako, leku oso hez bat, tenperatura orokorrean altuak,... eta baldintza horiek betetzen dituen lekuak oso gutxi daude munduan, (Ghana, Boli Kosta, Nigeria,...) beraz, klima aldaketaren ondorioz aurreikusi da 2050.urtean gaur egun kakaoa lortzeko zuzenduta dauden ia lursail guztiak ez direla erabilgarriak izango landare hori bertan hazteko. Horrek txokolatearen produkzioan eragin oso handi bat izango du, txokolate eskasia sortuko duelako.
Hori gutxi izango balitz bezala txokolatearen eskaria handitzen dago, esate baterako, Estatu Batuak, Ingalaterra, Frantzia, Alemania,... eta Txina eta Filipinak geroz eta txokolate eta kakao gehiago kontsumitzen dute.
Hori dela eta, ondorioztatu daiteke kakaoa eta txokolatearen prezioa asko igoko dela, alde batetik, geroz eta kakao gutxiago lortuko delako, eta bestalde, geroz eta eskari gehiago dagoelako, beraz eskari asko eta eskaintza gutxi dagoenean produktuaren balioa igo egiten da, eta hainbat enpresek hori aurreikusi dute.
Ni, aurreko guztiarekin ados nago, hau da, benetan uste dut txokolatea eta kakaoaren balioa asko igoko dela, puntu bateraino nun luxuzko produktu batean bilakatuko dena, baina ere dakit hainbat zientzialari kakao eskasiari aurre egiteko hainbat akzio egiten daudela, kakao landarearen ADN-a aldatzea, esate baterako. Beraz, esan dezakegu ez dela guztiz ziur txokolatearen balioa igo egingo dela, baina badezpada produktu honetaz gozatzea hoberena izango da.
BIBLIOGRAFIA:
- https://www.oroyfinanzas.com/2014/11/precio-chocolate-demasiado-caro-futuro-aproveche-para-comer-lo-que-pueda/
- http://www.abc.es/20111005/sociedad/abci-chocolate-desaparecer-cambio-climatico-201110051806.html
- http://www.pastryrevolution.es/pasteleria/productores/
- http://www.mundodeportivo.com/elotromundo/naturaleza-mundo/20180106/434048524983/chocolate-peligro-extincion-plantas-cacao-2050-estudio.html