2018(e)ko apirilaren 9(a), astelehena

Spotify Burtsan


Musika online-an liderra den enpresa asko itxoin ondoren burtsan sartzen da.

Burtsan sartutakoan spotifyen akzioak goraka igo dira 0,42% bat eta horrek enpresa honen balioa 29500 miloi €-tan jartzea sortu du. Nahiz eta bere balioa pixkat igo spotify enpresak dirua galtzen jarraitzen du. 2017 urtean 1235 miloi € galdu zituen beste interneteko enpresa ezagun batzuk bezala adibidez twitter, facebook, amazon, netflix, ... . 2006 gaur egun arte spotify enpresak diru asko gastatu ditu egile eskubideetan(8.000 € gastatzen zituen aldiz 2017an hori %27 bat igo da) eta hori izan arrazoi nagusietako bat.

Baina datu horiek ez dira kezkagarriak spotify enpresarentzat esaten duenez diru sarrerak bikoiztu direla eta erabiltzaile kopurua ere izugarri hazi delako eta harpidetuak geroz eta fidelagoak direlako baita ere. Horrek enpresak dituen irabaziak gora igotzen ditu.

Spotify-ek dominatzen du musika digitalaren unibertsoa 159 miloi erabiltzaile izan zituelako abenduan. Aldiz beste plataformak askoz erabiltzaile gutxio dituzte adibidez Apple Music 36 miloi, Amazon Music 16 miloi eta Pandora Mediak 5 miloi.

Nire ustez spotify-ek beharrezkoa zuen burtsan sartzea likidezia gehiago edukitzeko, beste enpresa handien aldera burtsan egoteak izen bat ematen dizulako, norbaitek enpresa apurtzearen posibilitateak jaisten ditu eta hori guztia gutxi balitz bezala inbertsorenak denbora guztian jakin dezakete burtsan daukan baloreak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.