Komunismoa
Mundu mailan, gatazkak egon izan dira kapitalismoa eta komunismoa duten herrialdeen artean, adibidez gerra hotzean. Estatu Batuek politika kapitalista bat zeramaten eta Sobietar Batasunak, aldiz, komunismoa zuen sistema politiko bezala. Bazirudien gerra luze hartan kapitalismoa nagusi zen herrialdeetan egoera ez zela komunistak ziren herrialdeetakoa bezain txarra. Berlinen hesia altxatzean mundu guztiak joan nahi zuen mendebaldeko aldera, bertan bizimodua hobea zelako.
Hala ere, nire ustetan ondo ezarritako komunismo batek ez du zertan kapitalismoa baino txarragoa izan behar. Komunismoaren oinarria klase sozial gabeko herrialde bat da. Enpresa guztiak dira publikoak eta jende guztiak egiten du lan estatuarentzat. Aldi berean estatuak ematen dio jendeari bizitzeko behar dituen adina baliabide. Horrela guztiak maila sozial berdinean bizi dira. Noski hau teoria hutsa da, gero praktikan jartzen dena bestelako bat bada (herritarrek lan pila eta ordainetan oso gutxi) egoera txarrak gertatzen dira. Kuba eta Ipar Korea izan daitezke sistema politiko honen adibide garbienak.
Egia esan, herrialde kapitalistetan ez daude komunistak oso ondo ikusiak, dena denona denez, ez baitute produktuen merkatu globalean parte hartzen eta isolatuta gelditzen baitira herrialde kapitalistengandik. Hau ez da gustukoa herrialde kapitalistetan, bertan merkatu librea eta klase sozialetan banatutako gizartea baita hobesten dena.
Sistema oro izan daiteke ona beti ere gizartearen ongizatea bada helburua eta ez batzuena hobetzearren besteena okertzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.