Kutsadura gai arrunta da gaur egun, denek dakigu zer den eta zein efektu dituen, baina zein da kutsaduraren eragina ekonomian?
Lehengo urtean The Lanclet aldizkariak datu batzuk atera zituen kutsaduraren eragin ekonomikoetan oinarrituz. Adibidez, 4.6 bilioi dolar urteko kostatuko luke kutsadura hau garbitzea, beste hitzetan, munduko ondasunaren %6a. Datu hauek diote urtero 9 milioi pertsona hiltzen direla kutsaduraren ondorioz (airekoa, uretakoa...) eta munduko heriotzen %16en kausa nagusia dela. Heriotza horien %60a errenta baxuko herrialdeetan gertatzen dira.
Datu hauek ikusita eskuetatik joan zaigula peltsatu dezakezu, ezin dugula iada ezer egin, ez dela errentagarria ateratzen kutsadura hori kentzen saiatzea. Egia esan, harrigarria dirudien harren, errentagarriagoa da kutsadura garbitzea ez garbitzea baino. Kalkuluek diote AEBn kutsadurari aurre egiteko inbertitzen den dolar bakoitzak 30 dolar-ko onura sortzen duela. 1970etik 65 milioi dolar inbertitu dirua eta biloi bat eta erdi lortu dira bueltan. AEBen kasuan, 50 urte daramazkite kutsaduraren aurka haien BPGa %250 igo den bitartean, beraz argi ikusi daiteke errentagarria dela kutsaduraren aurkako jardueretan inbertitzea.
Adibide gehiago emateko Estatu Batuetako lehendakariak lege erregulatzaileek lanpostuak kentzen dituztela dio. Artikuluak dio negutegi efektuko gasak ez gutxitzeak 31 milioi lanpostu kostatuko dizkiola Estatu Batuei 2024ean. Jendea kutsadurarik gabeko guneetan bizi bada osasuntsuagoa izango da, eta ondorioz langileek errendimendu handiagoa izango dute. Trumpen kanpainia jarraitzen badugu AEBek diru gehiago gastatru beharko du osasungintzan, eta hori ez da oso errentagarria.
Horretaz gain politika ekologikoak barneratzen joatea garrantzitsua da, adibidez New Yorken 1984an baino lehenago ibaira botatzen zituzten hondakin guztiak, urte horretatik aurrera ibaia garbitzen hasi zairen eta orain ibaira begiratzen duen apartamentu batek asko kostatzen du. Hiriko turismorako ona da eta etekin asko ekartzen dizkio ekonomiari. Antzeko gauza bat gertatu zen bilborekin, ibaia garbitu eta museo eta parkeak industria guneen ordez jarri zituztenean turismoak gora egin zuen.
Neure ustetan hiria garbi mantentzea eta planetari laguntzea funtsezkoa dela iruditzen zait. Zeure ekonomia hobetzen duzu, turismoa handitzeaz gain langileak forma onean dauzkazulako beraz enpresa edo gobernu bezala irabazten ateratzen zarela pentsatzen dut.
Hemendik atera dut informazioa:
https://elpais.com/economia/2018/04/12/actualidad/1523532932_165583.html
Hemendik atera dut informazioa:
https://elpais.com/economia/2018/04/12/actualidad/1523532932_165583.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.