PENTSIOAK ESPAINIAN
2018an gai honi buruz aldaketak egon dira eta polemika asko egon da Espainian. Orain arte jubilatzeko adina 65 urte ziren baina aldaketa batzuen ondorioz 67 urte arte luzatu egin dute. Aldaketa hau ez da egun batetik bestera izango baizik eta urte batzuk iraungo ditu. Urte bakoitzean hilabete batzuk gehiago igoko dira 2027 urtera arte non denak 67 urterekin jubilatuko dira. Jubilatzeko beste aukera bat 38 urte kotizatuak izatea da. Nire ustez, Espainian dagoen egoerarekin zaila da 38 urte kotizatzea alde batetik, geroz eta beranduago hasten delako lan egiten eta bestetik, zailagoa delako lana aurkitzea.
Pentsioa kalkulatzeko azkeneko 15 urteak kontuan hartzen ziren eta 21 urtera aldatu egin dute. Beste aldaketa bat izan da pentsioek %0,25 eko igoera izan dutela urte asko igoerarik gabe egon ondoren. Kontuan izanda gauza guztiak igotzen direla %0,25a ez dator bat errealitatearekin oso diru gutxi baita. Hurrengo hamarkadaren erdialdera arte egongo da ehuneko hau.
Adibidez, 1000€ko pentsioa duen pertsona batek 2.5€ko igoera lortuko du aldaketa honekin, beraz, oso gutxi da.
Laburtzeko, pentsioak oso gutxi igo dituzte eta horregatik egon da gatazka handia, baita ere 15 urtetikan 21 urteetara igo dutela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.