2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

Inflazioa

Inflazioa ondasun eta zerbitzuen prezioen maila orokorraren igoera iraunkorrari deitzen zaio. Inflazio egoera batean, soldatak eta diru sarrerak maila berean gehitzen ez badira, familiek eta pertsonek ondasun eta zerbitzuak erosteko ahalmena galtzen dute.
Hau neurtzeko gehien erabiltzen den indizea,  Kontsumorako Prezioen Indizea da. Honek, gehien kontsumitzen diren ondasun eta zerbitzuak biltzen ditu eta prezioen maila orokorraren bilakaera azaltzen du. 

Infalzio tasa altuak eta hiperinflazioa emateko kausa nagusi bat dago: diru ofertaren gehiegizko hazkundea. Tasa baxuak aldiz, ondasun eta zerbitzuen eskariagatik ematen dira gehienbat, edo zenbait suministroren (energia, lehengaiak...) trukearen bidez, monetaren prezioaren igoera eraginez.
Gaur egun, korronte ekonomiko gehienak tasa baxuen alde daude. Honen abantaila nagusia da krisi garaian zailagoa dela krisira egokitzea, eta horrela ekonomia ondo mantentzeko aukera dago.

Inflazioak alderdi positiboak eta negatiboak ditu. Alde batetik, monetaren prezioa denboran zehar galdu egiten da, aurrezkiak eta inbertsioak gutxitu egiten dira eta ondasunen urritasuna. Bestetik, ordea, banku zentralek interes nominaleko tasak berrezartzea ekarri dezake, horrela berriro inbertsioak eta aurrezkiak hasi daitezen.

2017.urteako urtarrilean euroaren inflazio tasa %1,8an kokatu da, 2016.urtean estimatutako maila baina zazpi dezima gorago. Maila altuena 2013.urtetik. Urtarrileko gorakadak energiaren garestitzea islatzen du, urtetik urterako %8,1eko igoerarekin. 2016ko abenduan %2,6an zegoen. Elikagai freskoekin ere berdina gertatu da, %3,5batekin, abenduan %2,1ean zegoenean.


 

Europear Batasunean Espainiako igoera izan zen aztertuenetako bat, Letoniarekin batera, izan ere, biek izan dute %2,9ko igoera.

Egoera aztertu eta gero, esan dezakegu, Espainian inflazioa igotzen ari dela eta honek hainbat arazo ekar ditzakeela. 

Iturriak: 
https://eu.wikipedia.org/wiki/Inflazio
https://es.wikipedia.org/wiki/Inflaci%C3%B3n
https://www.20minutos.es/noticia/2966679/0/inflacion-espana-disparada-eurozona/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.