Ekonomiaren zatiketa ohikoena makroekonomia mikroekonomiarekin bereizten duena da. Makro eta Mikro-en arteko bereizketa 1966. urtean asmatu zuen Ragnar Frisch-ek.
Hitzaren jatorriak esanahiari buruz asko esaten digu. Hitz hauek Grekotik datoz eta hau da beraien esanahia.
Mikro= Txikia
Makro= Handia
Makroekonomia: eskualde, herrialde edo mundu osoko sistema ekonomikoa bere osotasunean aztertzen duen ekonomiaren adarra da, eragile banakoen erabaki ekonomikoak aztertzen ditu.
Adibidez: inflazioa, BPG, langabezia, kontsumo totala, errentaren banaketa eta inbertsioa bezalako aldagaiak aztertzen ditu Makroekonomiak.
Mikroekonomia: hainbat garapen adar du eta horietatik garrantzitsuenak honako hauen dira: kontsumitzaileen teoria, produktuaren eskaria, Orekaren orokortasuna eta aktibo finantzarioen merkatua.
Mikroekonomiaren lau adar hauek ezin dira banandu batzuen emaitzek besteetan eragina izaten dutelako. Adibidez, enpresek ez dituzte ondare eta zerbitzuak bakarrik eskatzen, baizik eta ondare eta zerbitzuak ere eskatzen dituzte beraien produktuak ekoizteko. Mikroekonomiak eredu matematikoak proposatzen ditu, non suposizio batzuk garatzen diren agente ekonomikoen portaeraren gain. Eredu matematiko horiek erabiliz lortzen duten konklusio hori izango da baliozkoa bakarrik. Bitartean, suposizioak bete daitezen, inoiz gertatzen ez den gauza bat, bereziki oso suposizio sendoak eta murriztaileak dira.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Mikroekonomia
https://eu.wikipedia.org/wiki/Makroekonomia
https://www.econlink.com.ar/definicion/macroymicro.shtml
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.