2021(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Banatzaileen soldatak-Ander Etxeberria

 

BANATZAILEAK SOLDATAPEKO LANGILEAK IZATEKO 

AURREAKORDIOA LORTU DUTE


Auzitegi Gorenak langile horiek autonomo faltsuak direla onartu ondoren, behargin horien inguruko araudia prestatzen ari da PSOE eta Unidas Podemos alderdiek osatzen duten koalizio gobernua. EspainiakoGobernuak, patronalak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute plataforma digitalen banatzaileek ("rider" izenarekin ezagutzen dituzte) soldatapeko langile gisa har ditzaten  

Gainera, atzo egindako bileran, plataforma digitalet
glovo bilaketarekin bat datozen irudiak
ako banatzaileak lan merkatuan sartzeko proposamena aurkeztu zuten enpresaburuek, gaur egun, banatzaile gehienak autonomoak direla eta. Atzokoa aldeen arteko azken bilera izan zen, urtarrilaren amaieran Gobernuak legearen testuari proposamenak egitea eskatu ostean. Espainiako Gobernuak azaldu duenez, mahai gainean jarritako proposamenak biltzen dituen dokumentu bat bidaliko die eragile sozialei.

 

Nire ustez hau paso handi bat da gure sozietatearentzako, inguruan dugun jendea beste pertsonen situazioa ikusi eta beraiei laguntza bat emateko horrela gure ingurumena askoz errespetagarria izateko eta beraietaz ez farre egiteko.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7836260/rider-banatzaileak-soldatapeko-langileak-izateko-aurreakordioa-lortu-dute/

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.