2021(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

Generoen arteko desberdintasunak ekonomian

Bizi garen sistema ekonomikoan, hainbat desberdintasun daude. Ez bakarrik genero arteko desberdintasunak, erlijioen artekoak, jatorri etnikoaren arabera, jaioterriarengatik,... Guztiek ezaugarri komun bat dute: gehienetan, pertsonen kontrolarekin zerikusirik ez duten faktoreen ondorio dira, ez haien ahaleginaren eta sakrifizioaren ondorio, uste izaten den bezala.

Betidanik saiatu izan da generoen arteko berdintasuna lortzea, nahiz eta oso gutxinaka gertatu. Urteak pasa ahala, hori hobetzen joan da, baina ez da guztiz konpondu. Gutxinaka jendea generoen arteko egoera zein den ikusi du eta hori aldatzea erabaki du; hainbat eragin izan dituelako gizartean, eta guztiak onak izan dira. Horrek hezkuntzako alderdian, alderdi politikoan, alderdi sozialean,... eragin du, eta emakumeak gutxinaka gizartean gehiago integratu dira. Emakumeak gizartean integratzea ona izan dela egiaztatzeko, ikerketa batek erakutsi zuen emakumeentzako ekitate-baldintzak hobetzeak hamabi bilioi dolar eman ziezazkiokeela 2025erako hazkunde globalari.

Stilwellek, kapital-zirkulazioaren eredu marxistan oinarrituta, esparru analitiko egokia proposatzen du sistema kapitalistaren testuinguruan genero-desberdintasuna ulertzeko, sistema horri genero-desberdintasunaren funtzionaltasuna aurkituz, kapitala metatzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen laguntzen duelako, ondoren azalduko den bezala. Munduan, emakumeen soldatak batez beste %24 txikiagoak dira gizonenak baino, eta hori ez da, nahitaez, ahalegin, dedikazio edo prestakuntza maila txikiagoen ondorio. Gainera, gure planetan soldatapeko lanaren banaketa gure gizartean sortutako genero-rolen araberakoa da. Arrazoi horrengatik, lan batzuk emakumeentzat eta beste lan batzuk gizonezkoentzat direla esatea ohitu gaituzte. Egoera gehienetan eta herri gehienetan, emakumearekin lotutako lanak gizonenak baino okerragoak izaten dira.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.