2021(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

OSTALARITZA

 OSTALARITZA

Aprobetxatuko dut eta gaur egun jendearen ahotan dagoen gai bati buruz hitz egingo det, hain zuzen ere, gure lurraldeko ostalaritzako sektoreak pandemia dela eta bizitzen ari den arazo ekonomikoari buruz. 

Badira hilabete asko arazo hau gure gana etorri zela, honek eragin duen jaitsiera ekonomikoa sektore eta lan-postu ezberdinetan handia izan da, kasu berezi batzuetan larria izan dela esan genezake, hauetako bat dudarik gabe ostalaritza izan da, argi dago ez dala bakarra izan, baina kasu hau aztertzea erabaki dut. 

Esan bezala, egoera honekin denbora dexente daramagu eta epe honetan ostalaritzak bere lantokien itxiera ugari jasan dituzte. Honek, normala den bezala beraien diru sarrerak gutxitzea ondorio izan du, hau dela eta, lantoki horietan horain arte sortzen ziren lan-postuak baita ere beherakada handia izan dute, hori dela eta, gaur egun langabezian dagoen jendearen kopurua goraka egin du. 

Egoera honek, ekonomian beste arazo sortu ditu, besteak beste, ostalaritzari saltzen dizkioten ornitzaile enpresa asko bere salmenten jaitsiera jasan dute, horren ondorioz, kasu honetan ere lan-postu asko galdu dira eta diru sarrera ugari galdu. 

Bukatzeko, esan nahiko nuke, askotan osasunarengatik hartu behar diren neurriak, nahi ta nahiezkoak, eguneko ekonomian influentzia handia daukatela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.