2021(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

MTorres enpresak 189 langile kaleratzeko eskaera egin du.

 

MTorres hegazkin empresak kaleraketak egiteko baimena eskatu du.



Azken hilabete hauetan tentsio handia egon da lan postuen inguruan, jende asko kaleratua izan da, eta beste asko ertean geratu da. Gaurkoan MTorres enpresakoek 164 langile kaleratzeko espedientea aurkeztu dute, 14:00etan zuten bilera ondoren aurkeztu dute espedientea, zuzendariek erabakia hartu ondoren.

Bilera bukatu denean, Carlos Ibañez batzordeko presidentea, eta CCOOko ordezkariak komentatu dute aurreikusia zegoela neurri hori hartzea,  COVID-19aren ondorioz hegazkinen mundua pixka bat gelditua zegoelako. Kaleratutakoak, Nafarroako Elortzibar herrian dagoen fabrikakoak 89 izango ziren, eta Murtzian Fuente Alamon dagoen fabrikako beste 75. CCOOk adierazi du kaleraketak sahiesten saiatuko dela, baina MTorres enpresak jada, astebete eman die langileen ordezkariei espedientearen baldintzak negoziatzen hasi aurretik.

Datorren astean hasiko dira espedientearen negoziazioak, eta martxoaren 15 arte iraungo dutela aurreikusten da, kaleraketa hauek, plantila osoaren %30 bati eragiten dio, eta Txinara esportatzeko aukera planteasen ari dira, beraientzat azken aukera izan harren.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.