2021(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

KONTSUMOAK DUEN ERAGINA

 


KONTSUMOAK DUEN ERAGINA

Hurrengoko lerroetan pertsonen kontsumoa ekonomian duen eragina aztertuko dut. Horretarako bi egoera desberdinei buruz hitz egingo dut. Kontsumoaren nibela zein den, haundia edo txikia, gehienetan ekonomiaren egoerarekin bat bait dator.
- Lehenengo egoera honetan, ekonomia osasuntzu bati egingo diogu azterketa, hau da pertsonen ekonomia ongi doanean eta kontsumoa haundia denean .
Adibide bat jarriz, familia baten bi gurosoek lana edukita, eta sartzen den diruaren kantitatearen arabera, gero beste lekuetan, dendak, tabernak, bidaiak,.... gastatzen duten dirua haundiagoa izaten da, beraz gastua egindako leku horietan diru sarrerak, lana, gorutz egingo dute, honen ondorioz lan postu gehiago sortuko dira, horrela famili gehiagotan diru sarrera haundiagoak gertatuz eta lehen esan dugun prozesua berriz hasiz. Beraz prozesu guzti hau gurpil baten itxura dauka.
Bigarren egoera berriz, lehen aipatu dugunaren gustiz kontrakoa izango zen, hau da, ekonomi krisialdi baten adibidez lan postuak berakada haundia izaten dute, hau da langabeziak gorutz egiten du, hori dela eta, etxeetan sartzen den dirua gutxitu egiten denez kontsumoa ere honekin bat dator, eta lehen esan bezala, gurpil itxura dauka ez eta dena elkarrekin doanez, kontsumo gutxi = lan postu berriak bera.
Ondorioz, lehen aipatu ditugun bi kasuhoriek aztertuta, ondorengoa esan genezake, kontsumoa ekonomiaren ispilua  da,bata besteari lotuta dago, bata ondo joateko bestearen beharra du.
Hala ere, gero lurralde, herri, zein auzo bakoitzean ze kontsumo egiten den aztertu daiteke, leku bakoitzeko ekonomiaren egoera zehatzagoa jakiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.