2021(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

diruaren zuritzea

     Guztiok dakigun bezala negozio ezkutu bat edo urpeko ekonomian parte hartzea ilegala da, baina zerbait ilegala egiten lortutako diru beltza modu ezberdinetan zuritu daiteke eta nik horietako batzuk ikertu eta gero honen berri emango dut.

    Lehenengo zuritzeko metodoa da atzerrira eramatea, metodo hau erraza baina benetan arriskatua da, Españiar estatutik hamar mila euro baina gehiagorekin ateratzea deklaratua izan behar da hau da, diru horren berri eman behar duzu eta zergak ordaindu, horregatik jende aberatsek trapitxeoak egiten dituzte dirua ez deklaratua zuritzeko, ez ez dutelako deklaratu nahi baizik eta zergak ordaindu behar dituztelako eta gero eta diru gehiago, gero eta zerga altuagoak. Metodo hau hamar mila euro baino gutxiagoko zifrak beste herrialdeetara mugitzea da, teorian legala da hau egitea baina dirua uzten ari zara. Diru hau normalean paradisu fiskaletara mugitzea da hoberena, han ez dizute galdetuko nondik atera duzun dirua, baina Españiar estatuari iruzurra egin diozu.


    Bigarren metodoa etxebizitza bat erostea da, kampoko herrialdean daukazun dirua españian ilegala da baina herrialde horretako sozietate batek zure herrialdean etzebizitza bat erosten badu, diru hori zuritzen da. Orduan diru kantitate oso handiak badituzu beltzean atzerrian, etxebizitza batzuk erosten dituzu españian eta etxebizitzak saltzean zure dirua lortu duzu eta gainera diru legala. Horrelako zuritzeak egin daitezke ere luxuzko produktuekin: kotxeak, bitxiak etab. 


    Oso metodo erabili bat da Maileguak egitea. Atzerrian daukazun dirua zuri bidaltzea zure herrialdera atzerriko sozietate batek mailegatu dizula esanez baina zure diru beltza diru zuritu bezala iristen zaizu zure herrialdera.
    Metodo oso erraza baina arriskatua da loteriako boleto premiatu bat erostea. Egin behar dena da, loteria tokatu zaion pertsona bat aurkitu eta adibidez ehun milla euro irabazi baditu iruzurrak ehun eta hamar mila euro ematen dizkio, diru beltzean ematen dizkio baina nola pertsona horrek premioa irabazi duenez estatuak ez du susmatuko, emandako diruarengatik zuri saltzen dizu boletoa eta bakarrik hamar mila euro galtzen ehun mila zuritzen dituzu.

    Azalduko dudan azken metodoa oso eraginkorra da, diru beltzeko kantitate handi batekin kasinora joatea da. Kantitate handia beltzean duzu eta fitxengatik ordaintzen duzu, disimulatzeko kasinoan pixka bat jolasten duzu eta eta gero fitxak diruagatik aldatzea eskatzen duzu joan nahi duzulako, kasinokoek ez dizute dirua efektiboan bueltatuko kantitate handia delako, txeke bat emango dizute bankuan kanjeatzeko eta bankuan ateratzen duzunean diru legala izango da.

    Horrelako diru zuritze metodoak arriskatuak dira eta ez dira ezer nobleak, horregatik hobeto da zergak ordaindu eta gizarte segurantza eukitzea esfortzu bat eginez, metodo hauek normalean ez dira egiten baina politikarien eta jende aberatsaren eguneroko gauzak dira zoritxarrez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.