2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

Gizartearen kontsumismoa




Artikulu honetan kontsumoaren inguruan hitz egin nahi dizuet izan ere askotan entzundako hitza da “kontsumoa” baina , ba al dakigu zein den hitz horren esan nahia? Eta zein hilabetetan igotzen da kontsumoa ?

Zer da kontsumoa?

Kontsumoa edo ta kontsumismoa gizarteak beharrezkoak diren gauzez gainera, geroz ,eta produktu edo ta zerbitzu gehiagoren nahia. Beste modu batera esanda pertsona baten neurriz kanpoko kontsumoa adierazten du.

Bestetik kontsumismoa kapitalaren sektorearekin du zer ikusia izan ere honek anuntzioak eta modan jartzen ditu produktu ezberdinak.Horren ondorioz gizartearen kontsumoa handituz doa.

80.hamarkadaren hasieratik kontsumoa asko handitu zen batez ere herrialde garatuetan.
Pertsona askorentzako neurririk gabe gastatzea obsesio bat bihurtu zen.

Zeintzuk dira kontsumoaren ondorioak?

Batez ere bost ondorio nagusi daude :

  1. Herrialde garatu eta garatu gabeko herrialdeen arteko desberdintasunak handitu.

  1. Ingurumena eta natura kaltetu egiten ditu.

  1. Pertsona batzetan frustrazioa sortzen da izan ere ezin dute beraiek nahi duten adina erosi beraz aukera kostua agertzen da bertan , aukeratzeko beharra produktu  batean edo ta bestean.

  1. Pertsonak materialistak bihurtzen dira hau da, garrantzitsuagoak sentitzen dira duten gauza materialei esker.

  1. Jendearen arteko desberdintasun ekonomiko eta haien arteko aurreiritziak handitzen dijoaz.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.