2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

¿Hau al da gaur egungo irtenbide egokiena?

Zergak uste baino garrantzi gehiago dute, gaur egun, dirua bildu beharra dagoelako hezkuntza eta osasungintza jaso al izateko, hau da, aipatutako bi jarduera horien berri jasotzeko zergak ordaindu beharra dugu. Beste modu batera esanda, ordaintzen ditugun kargak gastu publikoei erantzuteko dira erabiliak (hezkuntza eta osasungintzarako).
Jarraitzeko, nahiz eta desberdintasun ugariak egon duzun diru kopuruaren arabera, kasu honetan, aberatsek, txiroek baino gehiago ordaintzen dute. Baina krisiak dena lekuz kanpo jartzen du, horren ondorioz murrizketak gerta ohi dira eta.
Aipatutako honekin batera, pobrezia dator; hezkuntza eta osasungintza ordaintzeko gai ez direnak oraindik daude. Gainera, 5 milioi Espainiarrek elektrizitatea ordaindu ezin dutenak dira, eta hortaz, argi gabe bizi direnak.
Adibide gisa emakume zahar bati duela gutxi gertatutakoa jarri dezakegu:
Argia moztu ziotenez, belak baliatuz egiten zuen bere egunerokoa, baina bat-batean belak erabiltzen ari zela hilda bukatu zuen.
Hau, gertaera guztien artean bakarra da. Denak aztertuko bagenitu, ondorioztatu ahalko genuke arazoa ez dela beraiena, denon artean sortzen dugun gizartearena baizik.
¿Hau al da gaur egungo irtenbide egokiena?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.