2016(e)ko abenduaren 8(a), osteguna

Batzuen aberastasunak sortutako txirotasuna


Gure bizitza teknologiaren inguruan dabil denbora guztian eta mugikorrak sortzeko mineral oso garrantzitsu bat Coltana da. Mineral hori Congon aurkitzen da, eta munduko %80a han dago, beraz gehienek oso irabazi ona dela  pentsatzen dugun harren irabazi ona izan ordez, herriari gertatutako gauza okerrenetako bat da.

Herri barneko gatazkak sortu egin dira,herrialdean kontrola edukitzeko. mineral hori lortzeko, Coltan-meatzeak daude. Meatoki ohiek legez kontrakoak edo eta meategi berdeak izan daitezke. Meatoki berdeetan lan egiten dutenek, gutxienez ez dira hain esplotatuak izaten baina legez kontrakoetan oso esplotatuak izaten dira eta gehienetan umeak izaten dira han lan egiten dutenak.

Gehienetan herrialde baten barne produktu gordina sortzen denean bere ahala per capita errenta igo egiten da eta ondorioz herrialdea aberastu egiten da. Baina horren ordez jaitsi egin da aberastasuna. Meatokien agintea beraien gain hartu dute militarrek, eta irabazi guztiak beraiek hartzen dituzte eta gainera lehen munduak honen berri dauka baina ez du ezer egiten izan ere, lehen munduari aberastasuna sortzen diolako.

Hau beti gertatu da urrea, zilarra, diamante etb… ekin. Honen ondorioz hauek dira ekonomikoki herrialde txiroenak. Lehen munduko herrialde guztiei aberastasuna interesatzen zaielako, beraz hirugarren mundua txikituaz lehen mundua garatu daitekeelako bakarrik eta horrela beti lehen munduak aberastasun gehiago edukiko duelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.