2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Enpresa handiak eta txikiak

Tamainaren arabera enpresa handiak, ertainak eta txikiak bereizten dira. Askotan enpresa txikiak eta ertainak batera sailkatzen dira, ETE edo Enpresa Txiki eta Ertainakakronimoa erabiliz. Enpresak horrela sailkatzeko irizpideak langile kopurua edo fakturazioa izaten da, sektore ekonomiko ezberdinetan enpresak berez handiagoak edo txikiagoak izaten direla ere kontuan hartuz. Enpresaren tamainaren araberako sailkapenerako irizpide zehatzak izaten dira herrialde guztietan estatistika-erakunde ofizialen eskutik, enpresei buruzko estatistikak osatzearren. Enpresa handiek euren jardueretako baliabide gehiago izaten ditzte, baina zurrunak eta burokratikoak ere badira . Enpresa txikietan, berriz, giza harremanak estuagoak izaten dira, baina finantza-baliabideak lortzerakoan zailtasun handiagoak izaten dituzte, hau da, enpresa handia izateak bere gauza positiboak eta negatiboak ditu. Txikia denean harreman eta jakinduria hobea dago, baina barietate guttxiago eta enpresa handia denean jakinduria eta harreman gutxiago egoten da. Bi enpresa motak egokiak dira, baina bakoitzak bere alderdi positioak eta negatiboak ditu. Edozein herrialdetan bi enpresa mota hauek agertu daitezke. Batzuetan, enpresa handiak enpresa txikia jaten du, baliabide gehiago edo markazko gauzak direlako.Enpresa handi eta enpresa txikiei buruz hitz egiten duen filma, Tienes un E-mail da, klasean ikusi genuena. Filma honek erakusten duena da, enpresa txiki eta enpresa handi baten abantail eta desabantailak. Fox enpresak, la libreria de la calle de la esquina enpresa jaten du, baliabide gehiago dituelako. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.