2017(e)ko apirilaren 17(a), astelehena

Diru gutxirekin bidaiatu? posiblea da?

Jada sartu gara itxaroten hari ginen aste santu honetara, jende asko kanpora joaten da egun batzuk pasatzera, hortaz data horietan normalean baina diru gehiago gastatzen dugu.
Sinistu ala ez, badaude moduak dirua ez galtzeko bidaiatzen gauden bitartean, esaterako, hotel batera joan ordez beste familia batekin etxea aldatzen baduzu, dohainik aterako zaizu, beste hautabide bat camping batera joatea edo etxe bat alokatzea izango zen merkeagoa bai da, gainera geroz eta lehenago erreserbatuz gero merkeagoa da, hauek errazago aurkitzeko orain badaude interneten bidai bilatzaile asko non prezio ezberdinak alderatzen diren. Garraioari dagokionez, hegazkinez egiten baduzu, hobe da denboraldi baxuetan hegan egitea eta gainera eskalak egiten badituzu prezioak ere jaisten joango dira. Lekua ezagutzerako garaian, hiria bisitatzeko, hoberena bertan bizi den jendeari eskatzea da, izan ere prezio askoz baxuagoan edo dohainik egingo dizuete eta gainera gogo eta pasio gehiagorekin azaltzen dizuete ibilbidea, eta dirurik ez baduzu zure mugikorra edo tableta hartu eta bertatik leku esanguratsuenak bilatu eta google maps-ean jarri.Oso garestia ateratzen da egunero kanpoan afaldu eta bazkaltzea beraz, bertan bizi den jendeak oso ondo ezagutuko du ingurua, orduan beraiei galdetu eta seguruenik jatetxe batera bidali ordez leku lokal eta merkeago batera bidaliko dizuete, baina horrek ez du esan nahi okerragoa denik, alderantziz baizik, merke eta gustura jango duzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.