2018(e)ko urtarrilaren 24(a), asteazkena

Autoen debaluazioa

AUTOEN DEBALUAZIOA

Autoak oso preziatuak dira gaur egungo gizartean eta ez dira arrazoiak falta: Edozein lekutara joan zaitezke haiekin, lurreko edozein garraio baino azkarragoak dira... Baina gainera, dirudienez auto bat izateak ez du bakarrik erosotasuna ekartzen bidaiatzeari edo garraiatzeari dagokionez, baizik eta zure egoera ekonomikoaren adierazpen bezala. Hau da, geroz eta auto berriagoa, garestiagoa eta luxuzkoagoa izan zure irudia hobeto ikusia egongo da (ekonomikoki). Pentsakera horrek ere ez ditu arrazoirik faltan, izan ere, autoak garestiak izan ohi dira, eta auto askoren artean bat konkretuki bere prezio altuagatik nabarmentzen bada esan nahi du autoaren jabeak diru asko duela nahitaezko gastuak ez diren gastuetan inbertitzeko.

Hau guztia esanik, kotxea aukeratu eta erosteko ordua iristen denean kontuan hartu beharreko faktore bat autoaren debaluazioa da. Debaluazioa esaten diogu produktu batek erosi ondoren denboarekin galtzen dihoan baloreari. Honi gehitu behar diogu kotxeak produktu garestiak izanda beraien debaluazioa kasu askotan oso handia dela eta horrek eraginak sortzen dituela kotxea saltzerako garaian. Valorarmicoche.com deituriko iturriaren ikerketak batek dio kotxearen balorearen %18a galdu egiten dela kontzesionariotik atera bezain laster eta autoaren lehen 6 urteetan balorearen %60a  galtzen dela, hau da, %10 urtero eta %78 guztira soilik lehen 6 urteetan. Hurrengo urteetan debaluazioa ez da hain altua baina balorea galduz doa.

Bestetik, ikerketak dio autoak produzitzen dituzten enpresa guztien autoak ez direla berdin debaluatzen. Debaluazio kantitatea ikertzerako orduan konturatuko gara auto debaluatuenak merkeenak izan ohi direla. Esaterako, ikerketak dioenez, auto debaluatuenak Opel eta Citroën markak direla 2014 eta 2015 urteen artean baina, Peugeot, SEAT edo Alfa Romeo bezalako markak ere debaluatuenen artean dabiltza. Aldiz, gutxien debaluatzen diren autoen artean Mercedes edo Land Rover bezalako markak aurkitu ditzazkegu. 

Beraz, datu hauek ikusi ondoren esan dezakegu, autoa erosterako garaian kontuan hartu behar dugula autoaren prezioa zenbatekoa den bere debaluazioaren maila jakiteko. Hau da, merkea bada bere debaluazioa altuagoa izango da eta saltzerako orduan oso merke aterako zaio erosleari. Aldiz, auto garesti bat erosiz gero, autoa ez da hainbeste debaluatuko baina, kontuan izan behar dugu auto garesti baten mantenua eta aseguruak oso garestiak direla eta ezin garela soilik debaluazioari begira egon.

ITURRIAK:

http://www.abc.es/motor/economia/abci-estas-marcas-coches-mas-devaluan-tiempo-201703241414_noticia.html 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.