2018(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

"Black" txartelak


"Black" txartelak Caja Madrideko eta ondoren Bankiako Administrazio Kontseiluan eta zuzendaritzan zeuden 86 kidek jaso zuten ordainsariak dira, beraien ordezkaritza gastu eta ordainsarietatik kanpo daudenak. Diferentzia gastu hauek inork ez zituela Ogasunean aurkeztean datza, ez banketxeak, ez onuradunak.


Fiskaltzak dioenez, hau horrela egitea delitua da, txartelen erabileran bidegabeko jabetzaren delitua. Zentzu honetan Caja Madridek bere bezeroen dirua erabiltzen zuen. Ete are gehiago beste 6 kutxekin egin zen fusioaren ondorioz sortu zen Bankia, diru publikoarekin berreskuratu behar izan zen, zehazki 23.500 milioi euro.


 Bankiak egin zuen barne kontuen auditoriak, 1999 eta 2012 urteen artean aipatutako 86 zuzendariek  15,5 milioi euro gastatu zituztela adierazi zuen. Hauetaik 15,2 milioi euro Caja Madrideko garaiari dagokio beste 245 mila euro Bankiaren bi urtetan gastatu ziren. Eta ezkutuko gastu hauei, zuzendari hauek iada jasotzen zituzten odainsari handiei gehitu behar zaie.


Posible al da diru hori berreskuratzea?
Txartel hauekin dirua gastatu zutenek diru hori itzultzearekin aski izango litzateke. Istilua atera eta aste bat ondoren Caja Madrid eta Bankiak berreskuratutako kopurua 754.400 eurotakoa izan zen. Rodrigo Rato eta bere hiru zuzendariak, Bankiako garaian txartela eduki zutenek ikerketa judiziala hasi baino lehenago hasi ziren dirua itzultzen, erakundeak abisatu zituelako. Hauek diotenez Caja Madridek ez du kopururik erreklamatu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.