2018(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena

Bizitza aseguruak

Bizitza aseguruak


Bizitza asegurua aseguru mota bat da, beraren eginkizuna zu hiltzerakoan edo istripu bat eduki egiten baduzu eta istripu hori lan egitean ekiditen badizu, onuraduna den pertsona diru kantitate bat jaso egingo du. Gehienetan diru kantitate hori etxebizitzaren hipoteka ordaintzeko balio du.

Bizitza aseguru mota desberdin asko daude adibidez, aseguru tenporalak, bizitza osokoak, arrisku aseguruak etab.

Aseguru hauek hainbat abantaila dituzte  esaterako:

  • Lasaitasun ekonomiko ematen dio aseguratuaren familiari.
  • Istripu bat izanez gero eta horren ondorioz lan egiteko gaitasuna galtzen baduzu, aseguruak estatuak ematen duen pentsioaz aparte diru kantitate bat ematen du.
  • Ekonomikoki hainbat abantaila ditu.
  • Ordaintzeko hainbat modu daude, eta hori abantaila bat izan daiteke diruz larri zaudenean.

Baina baita ere beste hainbat desabantaila ere:

  • Aseguru batzuk iraupen bat daukate, eta iraupen hori pasatzerakoan prima ez da ordaintzen.
  • Aseguru bat ezezteko garaian, batzuetan ordaindu egin beha duzu edo inbertitutako dirua ez dizute ordaintzen.
  • Inbertsio guztietan bezala inbertitutako dirua galtzeko aukera dago.
  • Prima jasotzerakoan ordaindu beharreko zergak altuak izaten dira.

Bibliografia:
http://www.softseguros.com/y-si-compro-un-seguro-de-vida/#.WpbO6ejOWUk
https://www.cuidatudinero.com/13182260/ventajas-y-desventajas-del-seguro-de-vida
http://www.nuevatribuna.es/articulo/economia/sirve-seguro-vida-y-ventajas-puede-ofrecer/20161129165053134295.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.