2018(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

Gizonen eta emakumeen arteko pentsio diferentzia

 Gizonen eta emakumeen arteko pentsio diferentzia 

Gizarte-segurantzaren erretiro-pentsioari dagokionez alde handia dago emakumeen eta gizonen hartean. UGT sindikatuak egindako ikerketa baten arabera, emakumeek batez beste % 44,84 gutxiago jasotzen dute Euskadin. Txosten horren arabera, emakumeek 681,01 euro gutxiago jasotzen dituzte hilero.
Ikerketaren emaitzetan irakurri daitekeenez, EAE (% 44,84) eta Asturias ( % 50,46) dira gizonen eta emakumeen arteko pentsioetan desberdintasuna areagotzen duten autonomia erkidegoak.
UGT sindikatuaren arabera, gizonen eta emakumeen arteko aldea hain handia izateak arrazoi nagusi bat du: bi autonomia erkidegoetan industriak izan duen garrantzia, eta gizonek lanpostu gehienak betetzeko izan dituzten erraztasunak.
Gizonen erretiro-pentsioari dagokionez, batez beste mila eurokoa dela jasotzen du txostenak. Emakumeen kasuan berriz, zenbat eta gazteagoak izan orduan eta pentsio altuagoa dutela dio UGTk.
EAEn 108.140 emakumek eta 215.151 gizonek jasotzen dute erretiro-pentsioa. Emakumeek 837,84 euro jasotzen dituzte batez beste, eta gizonek 1.518,85 euro.
Soilik 2.819 emakumek lortu dute erretiro-pentsio gorena jasotzea, 17.637 gizonek jasotzen badute ere.
Arartekoaren ustez arreta berezia merezi du lan-eremuak; izan ere, bereziki onartezina da Europako herrialde gehienetan gizonen eta emakumeen artean oraindik dagoen soldata-arrakala.
Gainera, emakumeek zailtasun handiagoak aurkitzen dituzte lan-merkatuan jarraikitasunez eta guztiz sartuta egoteko, gehienbat beste pertsona batzuk zaindu ohi dituztelako, tradizioz. Horregatik, erretiroa hartu ondoren, gizonak baino askoz egoera ekonomiko okerragoan egoten dira.
Resultado de imagen de diferencia de pensiones entre hombres y mujeres
bibliografia:
http://www.expansion.com/economia/2018/03/07/5a9fc153e2704e1e748b45be.html
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/4608299/pentsioak-euskadin-2017-gizonen-eta-emakumeen-aldea--45ekoa-da/
http://www.elmundo.es/economia/macroeconomia/2018/03/07/5a9fc898ca4741a9438b4597.html
https://ep01.epimg.net/internacional/imagenes/2017/03/08/actualidad/1488932714_988253_1488933063_sumario_normal.jpg

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.