2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

Espainiak urtean 7.600 milioi baino gehiago galtzen ditu falsifikazioengatik.

12 sektore kaltetuenetan 67.405 lanpostu sortu gabe gelditzen dira.

Espainian produktuen falsifikazioa eta hauen legez kontrako salmenta, ekonomikoki 6.659 milioi eurotako galera sortzen ditu. Honek estatuarentzako diru sarreren galera suposatzen du, legez kanpoko merkataritza honetan ez baidira zergak ordaintzen.

Sektore kaltetuenak

Espainian ardo eta edari espiritualen fabrikazioak urtero 263 milioi euro galtzen ditu falsifikazioak direla eta. Garrafoi bezela ezagutzen dena da, estatuaren kutxarako 90 milioi euroko galera da biltzen ez diren zergak direla eta.

Kosmetikako sektorea kaltetuenetako beste sektore bat da. Espainian sektore honen salmenten %17,1 galtzen da. Honek 949 milioi euro suposatzen du. Europako herrialde nagusien artean honelako produktuen falsifikazioengatik Espainan da diru gehien galtzen duena, lurrinak, kremak...

Arropa, zapatak eta osagarrien legez kanpoko merkatuak kopuru berdintsuak ematen ditu. Merkatu honetan zuzeneko edota zeharkako 50.000 lanpostu galtzen dira, sektorearen lanpostuen %14a.
Kiroletako artikuluen kasuan ( baloietatik hasita, kaskoak, raketak, gimnasioko makinak eta eskiak arte) Espainian 96 milioi euroko zuloa sortzen da.

Erloju eta bitxien falsifikazioak urtean 204 milioi euroko galera sortzen du. Italia, Frantzia Alemania eta Espainian daude sektore honetako salmentan galera haundienak.

EBeko (Europa Batasuna) Espainia da ondorio kaltegarri handienak jasaten duena musika sektorean. 2014. urtean 9 milioi euro galdu ziran kopia faltsuengatik. Industria diskografikoaren %8,2 suposatzen du.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.