2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

Saltoki-guneen dekadentzia Estatu Batuetan

Estatu batuetan gero eta saltoki-gune (gazteleraz centro comercial) gehiago isten ari dira, kalkulatzen da datozen bost urte hauetan 300 zentrok ateak itxiko dituztela, hau da, AEB-etako zentroen %25-ak. Baina zer dela eta hari dira zentro hauek desagertzen Ipar Amerikan?

Datu hauek atera dituen enpresa berdinak hiru kausa nagusi jartzen dizkio gertakizun honi:

1. Gehiegizko eskaintza komertziala:

Ikerketak dio Estatu Batuetan kontsumismo gehiago dagoenez, haien kulturaren zati bat delako, baita ere. Horretaz gain herrialdeko populazioa (batez ere erdi mailako klasea) pobreago bilakatu da krisiaz geroztik, beraz, produktu merkeagoak saltzen dituzten dendetan erostera pasa dira. Ikerketak hau kausa nabarmen bezala irudikatzen duen arren nire iritziz internet bidezko erosketak ere kontuan hartzekoak dira. Amazon bezalako konpaniak merkatuaren zati handi bat kontrolatzen dute, beraz, normala iruditzen zait jendeak nahiago izatea etxetik produktu merkeak erostea saltoki-gune batera joatea baino.

2. Zentroen zaharkitzea:

Saltoki-gune asko ez dira erreformatu eta zaharkituak gelditu dira denbora pasa ala, ulertzen dut jendeak joan nahi ez izatea, gune horiek atzerapen teknologiko handiak badituzte kaltegarriak izan baitdaitezke kontsumitzailearentzat.

3. Erosketa elektronikoen igoera:
Lehen ahipatu dudan bezala interneteko erosketak denden eta supermerkatuen benetazko kezkak dira. Garai hauetan eroslearen erosotasuna areagotzen duen edozein ekonomia mota oso arrakastatsua bilakatzen da. Hau gertatzen da online erosketekin, dendara joan beharrean produktuak zeure etxetik edo nahi duzun tokitik ersoi ditzazkezu telefonoa baduzu. Erreztasun horrek erosketa fisikoa inefikaza bihurtzen du eta ondorioz, jendeak ez du saltoki-guneetan erosten.

Hemendik hartu dut informazioa:
https://www.elconfidencial.com/vivienda/2017-12-25/centros-comerciales-estados-unidos-cierre-abandonados_1497455/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.