2018(e)ko apirilaren 26(a), osteguna

Prezioen Inflazioa



PREZIOEN INFLAZIOA

Prezioak maila orokorrean igotzen direnean prezioen inflazioa deitzen zaio, hau beharrezkoa da gaur egungo ekonomiak ondo funtzionatzeko, baina dena bezala bere mailan da soilik egokia, izan ere prezioak oso azkar igotzeak arazo asko ekarri ditzake.

Prezioak asko igotzeak ez du zergatik txarra izan, dena soldaten arabera izan daiteke, prezioak igo eta soldatak ez badira handitzen, arazo larriak sor ditzake izan ere edukitako diruarekin  ezin duzu lehen eros zenezakeen berdina, aldiz soldata kantitate berdinean igoz gero ez da arazorik sortuko. Prezioak gehiegi igotzeari  hiperinflazioa deitzen zaio.

Beste aldetik deflazioa daukagu, honek prezioek ez dutela igoerarik esan nahi du. Honek herri baten ekonomiaren erorketa sor dezake, izan ere kontsumitzaileek ez dute prisarik dirua gastatzeko, badakitelako prezioek berdin jarraituko dutela, eta azkenean soilik aurrezten amaitzen dute. Ez erostean, produkzio txikiago bat izatera behartzen du, ondorioz gutxiago erostiko da, eta hori geratzen da behin eta berriro espiral batean.

Gaur egungo prezioen igoera %4,28 koa da, nahiko orekatua dela esan genezake izan ere egokiena %3 izatea da, eta ez da asko urruntzen, %10 bat igoz geroz arazoak sortu daitezke, baina %100 pasatuz gero sortutako arazoa oso larria izango da. Alemanian hiperinflazio bat sortu zen 1923.urtean, eta hamar milioi koadroko billeteak sortu behar izan zituzten, egoera erabat katastsofikoa izan zen, izan ere urte gutxi batzuk beranduago krisi soziala, pobrezia, desenplegua eta hainbat arazo gehiago sortu zituen.

Adibide honekin ikus daiteke prezioen inflazioak sor ditzaken efektuak.

https://es.wikipedia.org/wiki/Inflaci%C3%B3n#Causas_de_la_inflaci%C3%B3n 
http://www.claseshistoria.com/entreguerras/periodocrisisalemania.htm 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.