2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

A-28 ko hauteskundeak


Espainiako hauteskundeak A-28

Garai honetan espainian hitzegiten den gaia Apirilak 28 espainiako hauteskundeak dira, espainian 4 urtez egongo den presidentea aukeratzeko. Honek ezatabaida handiak jarri ditu martxan eta politikarien arteko hauteskunde gerra hasi zuen duela hilabete batzuk.

Azken lau urte hauetan espainiako presidentea ez da berdina izan hasieran Mariano Rajoi zegoen baina zentsura mugimendu batekin bera presidentziatik kentzea lortu zuten eta bere ordez Pedro Sanchez bilakatu zen espainiako presidente 2018ko ekainaren 1ean.

Hau gutxi izango balitz VOX partidu politikoak azken hilabete hauetan indar handia hartu du telekomunikazioetan eta baita pertsona askoren pentsatzeko moduan. Partidu hau 2013ko abenduaren 17an sortu zen PPko kide batzuek sortua, Santiago Abascal eta Ivan Espinosa de los Monteros, Santiago Abascal gaur egungo VOXeko presidentea da eta hauteskunde hauetan parte hartuko du. VOX partidu politikoa eskuineko muturrekoa partidoa da.

Politikaren ezegonkortasun honek, ekonomian aurrerakuntzak ez egotea baldintzatzen du. Gobernuaren etorkizuna eta egonkortasuna ez jakitean jendeak oso seguru mugitzen du bere dirua ez dakitelako zer gertatu daiteken eta diru guzti hori galtzeko arriskua daukatelako, zeren, partido bat ala beste atera irabazle, zerga kopuruak desberdinak izango dira, diru laguntzak ere ez dira berdinak izango eta gainera gobernu bakoitzak bere modura antolatzen du diru publikoa eta horrek asko eragin dezake ekonomian.

Jendea bere dirua mugitzen ari ez denez ekonomia geldirik dago eta hau ez da hona herrialdeak hazi nahi badu. Nire ustez ekonomiak berdin jarraituko du gobernua egonkor jarri arte eta lege finko batzuk jarri arte, bestela gertatu daiteke orain ondo doana hemendik hilabete batera gaizki joatea eta jendeak ez du arriesgatu nahi.

Hauteskundeen haurretik egin den galdeketa batean ikusi dezakegu PSOEk gaure egungo kongresutik 37 eskainu irabaziko litukeela, PPk 51 galdu presidente aldaketa dela eta, Podemosek 38 galdu, Ciudadanosek 19 irabazi eta VOXek 29 irabazi kontuan hartuta momentu honetan 0 eskainu dituela.

HAuteskundeak edozeinek irabaziz, hitzegiteko asko egongo da eta gure egunerokoko gai garrantzitsuenetako bat izango da.

Bibliografia:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.