2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

Prostituzioa Espainian

Gaur egun prostituzioaren egoera ezkutuan dagoen gai bat da, Espainian eta beste hainbat herrialdeetan pentsatzen duguna baino gehiago kontsumitzen den zerbitzu bat da. Baina ba al dakigu zein egoeretan egoten diren emakume horiek?

Espainian dauden langile emakume hauetako gehiengoak beste herrialdeetatik etorritakoak dira, prostituzio enpresetan dauden jabeak bizitza hobe bat eskainita etorritakoak. Emakume hauei lan baten truke dirua eta ongizatea eskaintzen dizkiete, beraz, emakume hauek Espainiara etorri eta prostituta moduan lanean hasten dira. Langile hauek oso egoera kaxkarretan lan egiten dute, ez dute ez logela propiorik ezta beraiekiko errespeturik jasotzen. Beraien soldata zenbat gizonekin oheratzen diren araberakoa da, eta enpresak ez duela nahikoa lan egiten ikusiz gero, oso tratu txarrak jasotzen dituzte. Objektu sexual hutsak bezala dira beraientzako. 

Gainera, enpresa horiek neska gazte asko aukeratzen dituzte, gehienak adin txikoak, eta urte batzuk lan egin ondoren beraien herrialdeetara itzultzea zin egiten diete. Errealitatea ordea, ez da horrela izaten, bizitza erdia igaro dezakete beraien herrialdea ez den leku batean tratu txarrak jasotzen eta oso egoera txarretan lan egiten.
Espainian dauden gizonezko askok ordaintzen dute gutxienez horietako emakume batekin gau bat igarotzeko, baina gehiengoak ez dakitena da zein egoeratan egoten diren langile hauek. Era honetan enpresa hauek hazi egiten dira irabazten duten diru mordoarekin, eta horrela geroz eta enpresa gehiago sortzen dira, non emakumeak egoera lotsagarri hautena izaten dituzten.

Bibliografia:
http://www.diariosigloxxi.com/texto-diario/mostrar/1111216/situacion-prostitucion-espana

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.