2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

LIGATZEA, NEGOZIO BIKAINA

LIGATZEA, NEGOZIO BIKAINA


Ligatzeko zerbitzu berri bat jarri du martxan Facebook-ek AEB eta beste 19 herrialdeetan. Honek merkatuan behera egin arazi dio Match Group-eri, Tinder-eko jabeari. 


Fidji Simona Facebooken aplikazioen zuzendaria Dating aurkezten, apirilean, San Josen.Denbora pasa hala, herri edo hiriko kaleak pantailaz josten hari dira. Gaur egungo ekintzak geroz eta gehiago mugikorrarekin egiten dira; jendea ezagutu sare sozialen bitartez, eta ligatu ere bai geroz eta gehiago mugikorraren bitartez egiten da. Ligatzeko sare-sozialak batzuentzat denbora pasa da, beste batzuentzat merkatua, eta negozioa ere bai. Orain arte, Tinder zen ligatzeko sare sozialik ezagunena, eta egunero milioika swipe ditu; hau da, egunero, swipe ditu egunero: hatz bat mugituz, mugikorrean agertzen den argazkiko pertsona onartzen ala baztertzen dute milioika harpidetuek.  



Facebook-ek ezin izan du negozio hau baztertuta utzi; duela aste bat publikatu zuten AEBtan eta beste 19 herrialdeetan, eta 2020 urterako hona ekarri nahi dute; Europara. Facebookek atera duen APP berriak dagoeneko ekarri dizkio kalteak honen lehiakide indartsuenari; Match-Group taldeari. 

Match-Group Tinder-en jabea da, internet bidez ligatzeko APP ezagutuena. Facebook Dating atera zenean, Tinder-en balioen %4,6ak behera egin zuen. Aldi berean, Facebook-ek %2 egin zuen gora. Aste bat igaro eta gero, Match-Group-ek berriz ere sufritu egin behar izan zuen; %3,5-a galdu zuten. 

Tinder, berez doako aplikazio bat da. Baina negozio asko dago horren guztiaren atzetik. Eta, nondik ateratzen dute etekina? Etekin garrantzitsuena, publizitatetik irabazten dute. Pribatutasun gehiago eduki dezan bezeroak, ordaindu egin behar da, 9 dolar inguru. Zure inguruko beste bezeroen artean zure perfila nabarmen dadin, hau da; gehiagotan ateratzea, 2 eta 4 dolar artean ordaindu behar da. AEB-tan bakarrik, 8,5 milioi bezero daude. Beraz, etekin nahikoak ateratzen dituzte. Hortaz gainera, 2015-ean Tinder Plus zerbitzua plazaratu zuten, eta 2017-an Tider Gold. 2 zerbitzu hauetako bezeroek, 10 dolarretik hasita 83 dolar ordaintzerarte iristen dira 2 aplikazio hauen zerbitzuengatik (adinaren eta lokalizazioaren arabera prezioak aldatzen dira).

Tinderren lehen urtean, 2012-an, 713,4 milioi dolarreko etekinak izan zituzten (645 milioi euro). Urtero urtero, etekinak haziz joan dira, batez ere, ordaindu behar diren zerbitzuak jarri dituztenetik. Iaz, 1.700 milioi dolarreko etekina izan zen. 2018ko maiatzean, Facebook Dating plazaratuko zela, Tinderrek kolpeko akzioen %26 galdu zuen, nahiz eta segituan berreskuratu. 

Nire ustez, azkenean, tinder eta Facebook Dating bateratu egingo dira etekin gehiago edukitzeko, edo beste aplikazio bat aterako da Facebook Dating gaindituko duena.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.