2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

Munduko ekonomiaren 2019rako hazkunde aurreikuspena % 2,7ra murriztu dute


2019ko eta 2020ko aurreikuspenak,azken 10 urtetako txarrenak dira, adierazi dute; Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak.

Ziurgabetasun ekonomiko eta politikoagatik munduko ekonomiaren 2019rako eta 2020rako hazkunde aurreikuspenak murriztu ditu, ekonomia lankidetza eta Garapenerako erakundeak. Brexit gogorra, AEBren eta Txinaren arteko gerra komertziala eta Alemaniako ekonomiaren motelaldia aipatu ditu.

2019an hazkundea %2,9koa izan da, azken hamarkadako daturik txarrena. 2020. urteari begira, %3ra, hau da, munduko ekonomiaren hazkundea lau hamarren murriztuko da.

Aurreikuspenen murrizketa oso zabala izan da. 2019an, Euroguneko barne produktu gordina %1,1 igo da, hau da, hamarren bat gutxiago. 2020. urtean berriz, % 1, lau hamarren gutxiago.
%0,5 haziko da Alemania; aurreikusitakoa baino bi hamarren gutxiago. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako erakundeak, Frantziari eta Italiari aurreikuspenak mantendu die. 

Alemaniaren hazkunde aurreikuspena, %0,6ra arte jaitsi du 2020. urteari begira. Frantzian berriz, %1,2 haziko da, eta Italia, %0,4 haziko da.

Erresuma batuko ekonomiak, 2019ean %1a egin du gora, eta 2020. urtean, %0,9 bat gutxiago.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.