2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

EROSKETAK ARDURAZ

EROSKETAK ARDURAZ

Eusko Jaurlaritzak eta banatzaileek erosketak "arduraz" egiteko eskatu dute. Elikagaiak ez direla faltako berretsi dute eta merkataritza sektoreko jendea "zaintzeko" eskatu dute, "erosleekin zuzenean egoten direnak" batez ere.

Eroski, Carrefour, Mercadona eta beste hainbat supermerkatuk eskatu dute erosketak arduraz egiteko. Aste hauetan gertatzen ari dena, inorrek ez zen espero hainbestera joatea. Jendea izutu egin da, eta erosketa masiboak egiten ari dira. Horregatik ikus dezakegu teleberrietan supermerkatu askotan produktu falta dagoela, hurrengo egunean berriro badagoela falta zen produktu hori, eta ateak ireki eta ordu batetara berriro ere produktu hori falta zela. 

Supermerkatuetako arduradunek esan dute ez dela beharrezkoa hain erosketa masiboak egitea, supermerkatuak ez direlako itxiko eta probisio asko eta asko daudelako. 

Horrez gain, baita ere eskatu dute sektore ahuetako jendea zaintzea, eta ondo tratatzea, batez ere erosleekin kontaktu zuzena dutenekin, hau da, langileek esaten dutena errespetatuz %100ean. Egon dira iadanik kasu batzuk, arduradunek segurtasun neurriak errespetatu ez dituztek bezeroak, eta hori guztiontzako arriskutsua izan daiteke.


Beraz, 2 gauza eduki behar ditugu kontuan; ez da beharrezkoa erosketa masiboak egitea, eta bertako langileak errespetatu behar dira, eta hauek esaten dutenari %100ean kasu egin. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.