2020(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

Honela eragin du CoVid-19ak sektore ezberdinetan.

Jada Coronavirusa mundu guztian zehar banatzen hasi zenetik pasa dira aste batzuk eta gerturatzen joan den ehinean bere eraginak ekonomian geroz eta nabariagoak izan dira.

Argi dago, gehien eragindako sektorea turismoarena izan dela, bai bidai agentziak, bai hotelak, bai hegazkinak eta abar. Baina beste sektore batzuetan ere eragin du, batez ere internazionalki hornitu behar direnetan, hau da, kotxeen industrian, industria textilean eta teknologiarenean.

Turismoan batez ere hegaldien eta hotelen ezeztapenek eragin dute, hori hainbat ekitaldi garrantzitsu eta kirol ekitaldi bertan behera utzi direlako izan da.
Internazionalki hornitu behar direnetan ohartu egin da hainbat material falta dituztelako beraien produktuak sortzeko.
coronavirus bilaketarekin bat datozen irudiakSupermerkatuetan ere asko ohartu dela diote denda nagusiek, batez ere eskuko xaboietan. Gainera azken egun hauetan jendea dendetara lehen orduan sartzen hasi da eta ahal duen guztia hartzen, hori batez ere komunikazio bideetan askotan ematen den informazio okerrak sortutako beldurrarengatik da.

Jostailuen sektorean ere eragina eduki du %90a Txinan ekoizten delako.
Arropa eta zapatilen sektorea ere beldurrarekin dago botoi, kremailera eta oihal asko Txinatik datozelako.
Entretenimenduaren munduak ere lehen sintomak notatu ditu azken egunetan zine eta antzerki batzuetan ere jendeak erreserba gutxiago egin dituelako.
Kirol profesionalean ere partidu garrantzitsuak ate itxiekin jokatzen hasi dira arriskua gutxitzeko.

Nire ustez, oraindik lan asko dugu birus honekin, ez zait ondo iruditzen jendeari beldurra sartzea benetan ez bada beharrezkoa baina prebentzio batzuk hartu behar direla pentsatzen dut.Txinan adibidez, arriskua handitzen ari zela notatu zutenean, 10 egunetan ospitale bat sortu zuten eta hemen, oraingoz, sintomarik ez badugu bizitza normala egiteko esan digute.

Urtzi Espinosa Murua



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.