2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Beste bi hilabetez luzatuko da telelana.

Etxetik lana egiteak lehentasuna izango du datozen bi hilabetetan ere, izan ere aukera hori ematen duten enpresetan ere luzatu egingo da zaintza betebeharrak dituzten langileek lanaldia egokitzeko edo gutxiagotzeko duten eskubidea.

Berrogeialdian hainbat luzapen egin dira eta bi luzapen horiez gain, arauak dioenez langabeziagatik sariak jasotzeko aukera emango dide martxoaren 9tik aurrera hainbat langileei.

Erregulazioak funtsezko sektoreetan: 

Neurri horiez gain, beste batzuk ere hartu ditu gobernuak, adibidez, aldi  baterako lana duten pertsonen araudia aldatu du, ezinbestekoak diren funtsezko enpresetan ere, baldin eta diru sarrerak murriztu bazaizkie ezin zutelako lanera joan. Funtsezko jardueretan lan egiten duten langileak ere sartu ahal izango dira araudi honen barruan.

Aldizkako edo sasoikako langileen kasuetarako ere moldatu du araudia gobernuak. Neurri horrek, gehienbat, ostalaritzaren eta turismoren sektoreari eragiten dio, lanpostu horietan erabiltzen baita gehienbat kontratu mota hori.

Gurasoek ere bai:

Beste alde batetik, arau berri hauekin zaintza lanak indartu nahi ditu gobernuak. Horrela, langileek beraien lanaldia egokitu ahal izango dute beraien zaintzapenan dagoen edoizen pertsonaz arduratu ahal izateko.
Arau honetan azpimarratzen da ikastetxeak edo arreta zentroak ixteak kalte egindako gurasoek ere izango dute horretarako eskubidea, ala ere, kasu guztietan lanaldi murrizketa 24 ordu lehenago jakinarazi behar zaio enpresari.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.