2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Nafarroako Volkswagen lantegia gaur itzuli da jarduerara.

Nafarroako Wolkswagen enpresa gaur itzuli da lanera, Alemaniako zentralak autoen urteko ekoizpena murrizteko agindua eman duen arren. Aurten, 306.645 auto ekoiztea aurreikusi zuten urtearen hasieran, baina koronabirusaren eraginez ezarritako murrizketa berri horren ondorioz, 253.000 auto ekoiztea espero dute orain.
Nafarroako Volkswageneko instalazioetan langileen ordezkariekin egindako bileran, zuzendaritzak zehaztu du ekoizpen-programaren murrizketa berriak. Gauzak horrela egonda, aste honetan, bi eguneko ekoizpena ez da egongo. Gaur lehen txanda arituko da lanean, eta ostegunean bigarrena. Planteamenduak jakinda, bestalde, Nafarroako Wolkswageneko zuzendaritzak azaldu duenez, maiatzaren 4-tik aurrera eta bi astez, goizeko ordutegian bakarrik arituko dira lanean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.