2020(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Bigarren konfinamendu orokor batek ekarriko lituzkeen ondorioak

 Guztiok oso ondo dakigu martxoan bizitako konfinamendu orokorrak ondorio larriak ekarri zituela (ekonomikoki batez ere) eta bigarren konfinamendu batek, ekonomia oraindik eta gero minduko lukeela. Beraz, ekonomiaren alderditik bigarren konfinamendu hori ez da bat ere gomendagarria, baina gure osasuna babestea garrantzitsuagoa da, noski.

Beharbada, bigarren konfinamenduak eragindako kaltetuenak langabezian dauden pertsonak edo autonomoak izan daitezke: langabezian dagoen eta lan baten bila dabilen pertsona bat konfinatu egiten badute, konfinatuta dagoen bitartean ezingo du lanik aurkitu eta gastuak izaten jarraituko ditu. Baina autonomo batek ere, oso ondorio oso larriak izango lituzke, negozioa itxita mantendu behar den bitartean, ez luke diru sarrerarik izango eta gastuak izaten jarraituko lituzke (enpresa zutik mantentzen jarraitu behar da: alokairua...) . Eta gainera, autonomoek ez dute erterik kobratuko.

Beraz, konfinamenduak izugarrizko ekonomiaren jaitsiera eragingo luke, eta hortaz, pandemia aurretik ekonomiak zuen lekura buelatzea oraindik eta zailago eta gogorragoa izango litzateke. Ekonomiaren jaitsierak, milaka  langabezi, sooldata jaitsiera eta jende gazteak lana aurkitzeko zailtasuna ekarriko lituzke.

Hori ekiditeko, eta gure ekonomia lehenbailen errekuperatzeko egin daitekeen bakarra gure burua zaintzea eta gizarte arduratsu bat izatea da.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.