2020(e)ko urriaren 22(a), osteguna

Futbola, ekonomia eta enplegua

     Gaur egungo gizartean, futbolak munduko ekonomian eragin handia duela esan daiteke, eta honek eragin handia du baita ere enplegua sortzearekin zerikusia duten alderdietan. Eragin hau zuzena edota zeharkakoa izan daiteke. Berez, futbola, Espaina bezalako herrialdeetako aisialdiko industria nagusitzat har daitekeela diote gai honen inguruko ikerketa batzuk. Arrazoi honengatik, enplegu asko sortzen dituela aipatzen da: ez bakarrik, futbol ekipoetan (jokalariak, entrenatzaileak, teknikoak,...) Baizik eta, baita hotelak, tabernak, jatetxeak, dendak, garraioak, telekomunikazioak eta prentsa... Ikerketa hauetan aipatzen denez, futbolaren inguruko munduaren menpe daude beste sektore asko, zeharka eragiten dutenak ekonomiaren garapenean.

    Egia da gizartean jendeak, futbolak jokalari, zuzendaritza, errepresentate eta entrenatzaileentzako negozioa izatearen pertzeptzioa duela, eta denek izugarrizko dirutza irabazten dutela ezagutzen da eta uste da, baina orokorrean, ez dira ekonomia honetaz baliatzen diren bakarrak.

    Futboleko klub bakoitza baita ere, guzti honetan mugitzen denaren onardun zuzenak izaten dira, izan ere, ikus-entzunekoek sortzen dituzten diru-sarrerak txapelketako klub-en artean banatzen dituzte. Honekin batera, jokalari bakoitzaren publizitatearekin ere, kluba izaten da onardun handia. Ekipo bakoitzetik aparte, lehen aipatu bezala, bidaietan eta txapelketetan, bai ekipoak, eta baita zaleek ere, hotelak, garraio enpresak, jatetxeak... sektore askotan positiboki eragina izaten dute.

    Orokorrean, futbola inguratzen duen guztiak eta inguruko sektoreek irabazten dutela ondoriozta daiteke. Futboleko klub garrantzitsu batek jokatzen duen hirian bizitzeak dirua mugitzea suposatzen du hiri horretako negozioentzat, enplegua sortzen laguntzen du eta diru-sarrera garrantzitsua izan ohi da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.