2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

Coronavirusaren txertoa

2021. urtean, munduan zehar Covid-19 aren aurkako txerto asko jarri dira martxan, herrialde ezberdinetan eta enpresa ezberdinek sortuak, herrialde gehiagotan saldu den txertoa Oxford - Astra Zeneca da, 86 herrialde ezberdinek erosi dute, hurrengo biak Pfizer eta Moderna dira, 78 eta 33 herrialdek erosiak izan dira. 

Txerto gehien jarri diren herrialdea Israel da, immunitatea lortzeko bi dosi jarri behar direla, beraz herrialde guztia txertatuta egoteko 100 pertsonako 200 dosi jarri behar direla kontuan hartuta, ehun biztanleko gutxi gora behera 111 dosi jarri dituzte, beraz jarri beharreko dosien erdia baina gehiago, zenbaki hauek kontuan hartuta, Israeleko gobernuak, immunitatea duzula justifikatzen duen txartel bat sortu du, txartel honekin, gimnasio, taberna eta antzeko tokietara sartu zaitezke, beraz, Israel, pixkanaka haren ekonomia errekuperatzen hasiko da, jarritako dosien zenbakia aurrera doan heinean jende gehiago sartu ahal izango da toki hauetara. Dosi gehien jarri dituzten herrialdeak Arabiar Emirerri Batuak eta Txile dira, lehenengoan ehun biztanleko 72 jarri dituzte eta bigarrenean 44.

Guztira, hamar txerto ezberdin daude, baina hauetako bik, herrialde bakar batean saldu dituzte dosiak, lehenengo bharat biotech enpresa Indioko txertoak, Indian bakarrik jartzen dituzte, izan ere, ez dute salmenta internazionalik egitea lortu, eta bestea, Soberana 02 da, txerto Kubatar hau, aprobatzeko azken fasean dago, baina, Kubatar gobernua, fase hau, ospitaletan lan egiten duten langileei txertatzeko aprobetxatzen ari da, eta txertoa guztiz aprobatzen dutenean, maiatz amaierarako La Habana hiriburua, osorik txertatuta egoteko esperantza du gobernuak. Kuba ezaguna da, bere ekonomia maila kontuan hartuta oso medikuntza publiko ona izateagatik, eta honi esker, pandemia osoan 400 pertsona inguru bakarrik hil dira herrialde osoan Covid-19aren ondorioz. Gobernuak, herrialde osoa txertatzen duenean, sobratutako txertoak garapen bidean dauden herrialdeei ematea erabaki dute, izan ere, herrialde hauetako gobernu batzuek ez dute biztanleria osoarentzat txertoak erosteko dirurik, edo duten dirua ez dute honetara bideratu.


Honekin ikusi dezakegu, pandemiatik ateratzeko beti eta gertuago gauden arren, oraindik falta dela, izan ere, herrialde gutxi batzuetan jende asko txertatu den arren beste herrialde askotan biztanleriaren ehuneko oso txiki bat txertatu da, eta aditu askok diotenez, momentu honetan, birus honi gain egiteko dugun modu bakarra biztanleriaren ehuneko handi bat txertoen bidez immunizatzea da. 

https://www.consalud.es/ecsalud/internacional/vacuna-covid-bharat-biotech-demostro-segura-produjo-respuesta-inmune-humanos_91405_102.html

https://es.statista.com/estadisticas/1207705/covid-19-vacunas-en-uso-en-el-mundo-por-numero-de-paises/

https://es.statista.com/estadisticas/1196443/vacunas-contra-covid-19-administradas-por-cada-100-habitantes-por-pais/

https://www.bbc.com/mundo/noticias-america-latina-56538933

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.